Hondakin toxikoak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Industriez gain, herritarrok sorturiko zaborretan ere badaude mota horretako hondakinak.
HTAk ahalik eta gehien murrizten saiatu behar gara, baita produktu horiek ordezkatuko dituzten beste aukerak bilatu ere:- Pintura, berniza eta disolbatzaile ekologikoak edo "urekoak" erabili.
- Erabiliko diren baino sendagai gehiago ez erosi, eta sendagai zahartuak farmazietan utzi.
- Garbigailu ekologikoak eta tentsoaktiboak erabili, baita fosfato gutxiago dituztenak ere.
- Klorofluorokarbonorik (CFC) gabeko lainoztagailuak eta aerosolak erabili.
- Berriz kargatzeko moduko pilak edo merkurio gutxiago dutenak erabili.
- Iraupen luzeko bonbillak erabili, fluoreszente konbentzionalen ordez.
Hondakin horiei ematen zaien trataera mota askotakoa izan daiteke:
- Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak neutralizatu ondoren, kontainer berezietan gordetzen dira.
- CFCak atera eta gero, aerosolak metal birziklagarriak lortzeko erabiltzen dira.
- Pila eta fluoreszenteetatik merkurioa atera ondoren, beste osagaiak birziklatu egiten dira, esate baterako beira eta plastikoa.
