Taula periodikoa
Taula periodikoaren egitura
Taula periodikoak 7 lerro horizontal edo periodo ditu, 1etik 7ra zenbakituak. Horrez gain, 18 zutabe bertikal edo talde ditu, 1etik 18ra zenbakituak. Bestalde, antolaketa honez gain, ohikoa da S, P, D eta F izeneko lau bloke aipatzea; balentziaren geruza dagoen orbitalaren arabera egiten da antolaketa hori.
- S blokea, 1. eta 2. taldeetako elementuek osatzen dute. Lehenengo taldeko elementuek, metal alkalinoek, ns1 elektroi konfigurazioa dute. Metal lurralkalinoek, berriz, ns2 konfigurazioa dute eta 2. taldea osatzen dute.
- P blokea 13.etik 18.erainoko talde guztiek osatzen dute, beraien balentziako elektroiek p orbitalak betetzen baitituzte. 13. taldetik aurrera p taldea hasten da eta beraien kanpoko konfigurazioa ns2np1 da. 17. taldeko elementuek halogenoen taldea osatzen dute eta beraien elektroi-konfigurazioa ns2np5 da. Gas nobleak 18. taldeko elementuak dira, balentzia geruza erabat beteta dute eta beraien elektroi konfigurazioa hau da: ns2np6.
- D blokeko elementuak taularen erdialdean daude eta 3tik 12ra bitarteko taldeak osatzen dituzte. Trantsizio elementuak deitzen zaie. Kanpoko elektroiek n-1 mailan dauden d orbitalak betetzen dituzte. Konfigurazio ugari dituzte, 3. taldeko (n–1)d1ns2-tik hasi eta 12. taldeko (n–1)d10ns2-raino.
- F blokea barneko trantsizio-elementuek osatzen dute. Bakoitzak 14 elementu dituen bi sailek osatzen dituzte eta (n-2) mailako f elektroi orbitalak betetzen dituzte. Elektroi-konfigurazioa honela idatzi daiteke era orokor batean, salbuespenak salbuespen (n–2)f1–14×(n–1)d1ns2, n-ren balioa 6 da lantanidoen kasuan eta 7 aktinidoetan. Elementuen ezaugarri fisiko batzuk aldatu egiten dira erregularki beraien elektroi-konfigurazioaren arabera; hau da, taula periodikoan betetzen duten lekuaren arabera. Horregatik deitzen zaie ezaugarri edo propietate atomiko periodikoak.
Elementuen taula periodikoa.
Ionizazio energia
Ionizazio energia (EI) deitzen zaio atomo gaseoso batetik elektroi bat banantzeko eta ioi bat sortzeko behar den beharrezko energiari.

Ionizazio energiaren aldaketa taula periodikoan.
Afinitate elektronikoa
Elementu baten afinitate elektronikoa (AE) trukatzen duen barneko energia da; atomo neutro, gaseoso eta funtsezko egoeran dagoenak elektroi bat hartzen du eta ioi mononegatibo bihurtzen denean.
Afinitate elektronikoaren balio absolutuaren aldaketa taula periodikoan.
Elektronegatibitatea
Elementu baten elektronegatibitatea (EN), elementu horren atomo batek berarengana elektroiak erakartzeko duen kapazitate erlatiboa da, lotura kimiko baten parte denean.
Elektronegatibitatearen aldaketa taula periodikoan.
Izaera metalikoa
Izaera metalikoa (c.m.) periodo batean ezkerrerantz igo ohi da, eta aldiz, beheraka, elementu adierazgarrien taldeen kasuan.
Izaera metalikoaren aldaketa taula periodikoan.
Elektroi kopurua
Geruza bakoitzeko elektroien gehienezko kopurua 2n2 da.
Ez metalen propietateak
Elementu ez metalikoen ezaugarri nagusiak kanpoaldean dagoen orbitalean elektroi ugari dituztela eta gas nobleen konfigurazioa lortzeko elektroiak irabazteko duten joera dira. Elementu ez metalikoen arteko konbinazioen emaitza, substantzia kobalenteak izaten dira.
Metalen ezaugarriak
Metalen ezaugarri nagusia, ioi positiboak osatzeko, eta elektroiak galtzeko duten erraztasuna da. Elementu metalikoek ez metalikoekin erreakzionatzen dute konposatu ionikoak eratzeko.
Atomo polielektronikoetarako orbitalen betetzea egiteko behar den eskema mnemoteknikoa
