Atomoen arteko loturak
Lotura ionikoa
Lotura ionikoa, metal baten eta ez metal baten arteko juntura da. Ondorengo arrazoi hauengatik gertatzen dira:
- Metalen elektroiak ez daude nukleoari oso lotuta eta berarengandik ihes egiteko joera dute; hala, ioi positiboak sortzen dituzte (karga elektriko positiboa duten atomoak):
Na ® Na+ + 1 e-
- Ez metalen atomoek elektroiak bereganatzeko joera dute; eta hala, ioi negatiboak (karga elektriko negatiboa duten atomoak) sortzen dituzte. Zeinu ezberdina duten kargak elkar erakartzeko joera dutenez, ioi sodikoa eta ioi kloruroa, elkartu egiten dira lotura ioniko bidez, euren radioek uzten dioten distantziaraino; hala, kloruro sodikoko kristalak sortzen dituzte.
Cl + 1 e- ® Cl-
- Konposatu ionikoek fusio puntu altua dute, ez dira elektrizitate eroaleak, eta orokorrean, uretan eta disolbatzaile polarretan disolbagarriak izaten dira.
Lotura kobalentea
Lotura kobalentea atomo ez metalen artean gertatzen den lotura da. Elektroien banaketari esker gertatzen da lotura (atomo bakoitzak elektroi bat ematen du); lotura ondoren, elektroiak lotu diren bi atomoenak bihurtzen dira.
Kloroak 7 elektroi ditu balentzia gisa (bere balentzia geruza 3s23p5 da); hori dela eta, zortzikote bat betetzeko, elektroi bat irabazi behar du. Kloro molekula sortzeko, bi atomoak elkarri lotzen dira elektroien banaketari esker, eta atomo bakoitzak bat ematen du.
Lotura kobalenteak sortzeak bi substantzia mota eragin ditzake. Bi substantzia mota horiek egitura eta propietate ezberdinak dituzte:- Sare kobalenteak dituzten solidoak (hiru dimentsiotako egitura bat osatzen duten atomo loturak). Konposatu mota horien adibideetariko batzuk honako hauek dira:
- Silizio dioxidoa.
- Diamantea.
- Grafitoa.
- Elkarri lotuta dauden substantzia molekularrak (banakako molekulak), molekularteko indar ahulen bitartez gertatzen da. Hiru egoeratan aurki daitezke.
- Giro tenperaturan dauden gasak: oxigenoa, karbono dioxidoa eta metanoa, besteak beste.
- Substantzia likidoak: ura, bromoa eta etanola, besteak beste.
- Solidoak: iodoa, sakarosa eta naftalenoa, besteak beste.
Lotura metalikoa
Lotura metalikoa metalen artean gertatzen da. Lotura mota honetan ez dago atomoen artean benetako loturarik, ioi positiboen arteko sarea baizik. Espazio hutsen artean elektroi askeak ibiltzen dira.
Elektroien itsas teoriaren arabera, egitura metalikoa metalezko katioiek osatzen dute eta elektroi itsaso batek inguratzen du. Lotura indarra metalaren ioi positiboen eta aske dabiltzan inguruko elektroien arteko erakarpenak eragiten du.
Metalak giro tenperaturan solidoak direnak dira; trinkoak, harikorrak eta xaflakorrak. Irakite puntuak oso ezberdinak dira batetik bestera; hala, alkalinoena oso baxua da, eta trantsizioko metal nagusiena, altua. Beroaren eta elektrizitatearen eroale onak izan ohi dira.
Propietatea |
Potasioa (K) |
Kobrea (Cu) |
Eztainua (Sn) |
| Itxura | Zilar kolorekoa, distiratsua |
Gorrixka, distiratsua |
Zuria, distiratsua |
| Fusio puntua (ºC) | 39,099 |
63,546 |
118,69 |
| Fusio puntua (ºC) | 63,4 |
1.083 |
231,9 |
| Irakite puntua (ºC) | 757 |
2.582 |
2.270 |
| Dentsitatea (g/cm3) | 0,856 (18 ºC-etan) |
8,94 (20 ºC-etan) |
7,29 (25 ºC-etan) |
| Eroankortasun elektrikoa | Oso altua |
Oso altua |
Oso altua |
Molekularteko indarrak
Substantzia kobalente molekularren molekulek elkar erakartzen dute molekularteko indarren bidez. Elkarreragin horiek izaera elektrostatikoa dute, eta molekulen ezaugarrien araberakoak izan ohi dira.
Indar molekulartekoak substantzia baten banakako partikulen artean gertatzen dira (atomoak, ioiak eta molekulak). Molekula barneko loturak baino ahulagoak izaten dira (lotura ionikoa edo kobalentea). Bi motatakoak aurki ditzakegu:
- Van der Waals-en indarrak: molekulen arteko elkarreragin guztiei deitzen zaie hala, polarrak ala ez polarrak izan kontuan hartu gabe: London-eko indarrak elkarreragin horiek molekula ez polarren artean gertatzen badira deitzen zaie; eta aldiz, indar dipolo-dipoloak, elkarreragina molekula polarren artekoa da.
- Hidrogenozko zubi bidezko loturak: molekula kobalente polarren artean sortzen dira, eta atomo txiki oso elektronegatiboei lotuta dagoen hidrogenoa izaten dute (fluorra, oxigenoa edo nitrogenoa).
Lotura kobalente koordinatua
Bi atomo berdinek lotura kobalente bat osatzen dutenean, loturaren elektroiak ere bi nukleoek erakartzen dituzte. Karga positiboen erdigune geometrikoa, karga positiboenaren bera da. Horrenbestez, lotura apolarra dela esan dezakegu.
Lotzen diren bi atomoek elektroi kopuru bera ematen badute, lotura hori kobalente purua dela esan dezakegu. Aldiz, atomoetariko batek besteak baino elektroi gehiago ematen badu, lotura kobalente koordinatu edo datiboa izango da.
Metal baten egitura elektroien itsasoaren teoriaren arabera
Katioiak aldaratzea saihesten duten elektroiek.
Hidrogeno loturak
Ur molekulek elkar erakartzeko joera dute indar mota honi esker.
Dipolo iraunkorren arteko indarrak
Indar horiek ahulak izan ohi dira.
