KIMIKA

Konposatu ez-organiko bitarren formulazioa

Formula kimikoa, elementu kimiko baten molekularen adierazpide sinbolikoa da. Sinboloek osatzen dituzte formulak, eta era berean, konposatuaren zati izatera iritsi diren atomoen elementuak adierazten dituzte.

Elementu bakoitzaren atomo kopurua azpindize bidez adierazi behar dira.

Konposatu bitarrak

Konposatu bitarrak deitzen zaie bi elementu kimiko ezberdinek parte hartzen duten konposatu motei. Konposatu bitarrak adierazteko, lehenengo metala eta gero ez metala jartzen da; aldiz, izendatzeko, alderantziz egiten da.

Hiru nomenklatura metodo daude:

  • Nomenklatura tradizionala: elementuen balentzia eta euren atomoak nola lotzen diren jakin behar da honela izendatzeko.
  • Nomenklatura sistematikoa (IUPAC): aurrizkiak erabiltzen ditu elementu bakoitzaren atomo kopurua adierazteko eta ez da beharrezkoa balentzia kopurua zein den jakitea.
  • Stocken nomenklatura: parentesi artean, zenbaki erromatarretan, metalaren balentzia jarri behar da.

Hidrogenoaren konbinazio bitarrak

Ondorengo konbinazio bitarrak egin daitezke hidrogeno bidez:

  • Hidrazidoak deitzen zaie F, Cl, Br, I, S, Se eta Te-rekin egiten diren konbinazioei.

    Euren formula orokorra hau da: XnH. Elementuari -uro atzizkia gehitu behar zaio eta jarraian "hidrogeno" hitza jarri behar da izendatzerakoan.

Hidrazidoak
Konposatua Izen sistematikoa Disoluzio akuosoa
HCI Hidrogeno kloruroa Azido klorhidrikoa
HI Hidrogeno ioduroa Azido iodhidrikoa
H2S Hidrogeno sulfuroa Azido sulfhidrikoa
  • Beste ez metal batzuekin egindako konbinazioak edo hidruro ez metalikoak. Euren formula nagusia hau da: XHn. Eta izen espezifikoak izaten dituzte.
  • Hidruro ez metalikoak
    Konposatua Izen arrunta
    NH3 Amoniakoa
    PH3 Fosfina
    CH4 Metanoa
  • Metalekin egindako konbinazioak edo hidruro metalikoak. Euren formula orokorra hau da: XHn. Lehenengo metalaren izena jartzen da eta ondoren hidruroa.
  • Hidruro metalikoak
    Konposatua Izen sistematikoa Stock izena
    NaH Sodio monohidruroa Sodio hidruroa
    CaH2 Kaltzio dihidruroa Kaltzio hidruroa
    CuH Kobre monohidruroa Kobre hidruroa (I)

    Oxigenoaren konbinazio bitarrak

    Elementu baten eta oxigenoaren arteko konbinazioak dira oxidoak. Aipatutako elementua metal bat bada, bene-benetako oxidoak izango dira. Aldiz, elementu hori ez metala bada, anhidridoa dela esango dugu. Euren formula orokorra honako hau da: X2On.

    • Nomenklatura klasikoaren arabera, elementuaren izena eta jarraian oxido hitza erabiltzen dira konbinazio hauek izendatzeko. Elementu horri atzizki bat edo beste gehitu behar zaio parte hartzen duen balentziaren arabera.

      Kloroak, esate baterako, lau balentziarekin joka dezake (1, 3, 5, 7), eta horrenbestez, ondorengo anhidridoak sor ditzake:

      Cl2O Kloro oxidoa (I)

      Cl2O3 Kloro oxidoa (III)

      Cl2O5 Kloro oxidoa (V)

      Cl2O7 Kloro oxidoa (VII)

      Elementu horrek bi balentzia bakarrik baditu, -iko atzizkia gehitu behar zaio balentzia handienarekin jokatzen duenean; eta aldiz, txikienarekin jokatzen duenean -oso.

    • IUPAC-en nomenklaturari dagokionez, bestalde, elementuaren izenaren ondoren oxidoa hitza jarri behar da. Elementuak balentzia bat baino gehiago badu, parentesi artean eta, zenbaki erromatarretan, parte hartzen duen oxidazio zenbakia jarri behar da. Kloroaren kasuan honela izan beharko luke:

      Cl2O Dikloro oxidoa

      Cl2O3 Dikloro trioxidoa

      Cl2O5 Dikloro pentoxidoa

      Cl2O7 Dikloro heptaoxidoa

    Konposatua Izen sistematikoa Stock izena
    BaO Bario monoxidoa Bario oxidoa
    Al2O3 Dialuminio trioxidoa Aluminio oxidoa
    SO2 Sufre dioxidoa Óxido de arsénico (IV)
    As2O3 Diarseniko trioxidoa Arseniko oxidoa (III)

    Gatz bitarrak

    Gatz bitarrak metal baten eta ez metal baten arteko konbinazioa dira. Euren formula orokorra honako hau da: AxBy. Honela izendatzen dira: elementu metalaren izena jartzen da lehenengo eta gero ez metalarena, eta ondoren -uro atzizkia.

    Konposatua Izen sistematikoa Stock izena
    NaCl Sodio kloruroa Sodio kloruroa
    CaF2 Kaltzio difluoruroa Kaltzio fluoruroa

    Aurrekari historikoak

    1921ean Nomenklatura Kimiko Ez Organikoaren Ikerketa Batzordea eratu zen IUPAC-en (International Union of Pure and Applied Chemistry). Haren helburua konposatu ez organikoei izen sistematikoak ezarri ahal izateko arauak zehaztea zen.

    Horren ondorioz, nazioarteko arau batzuk argitaratu ziren eta IUPAC nomenklatura deitzen zaie horiei; nomenklatura klasikoa ez bezala.

     

    Izendapen espezifikoak

    Orokorrean, hidruro ez metal batzuei ematen zaien izendapenak ez du inongo formulazio araurik betetzen. Hori gertatzen da ondorengo kasu hauetan:

    NH3 Amoniakoa
    PH3 Fosfina
    AsH3 Arsina
    CH4 Metanoa
    SiH4 Silanoa

     

    Balentzia

    Elementu baten balentzia berarekin lotu edo beragatik ordezka daitezkeen hidrogeno atomo kopurua da.

     

    Pirita

    Pirita (burdin sulfuroa) konbinazio bitar naturala da. Mende luzez labegaraietan prozesatu izan dute burdina lortzeko, baina gaur egun, azido sulfurikoa eskuratzeko erabiltzen da batik bat.

    Pirita kristalizatua.