KIMIKA

Portzentaje konposizioa eta formula kimikoak

Kimikaren oinarrizko lege baten arabera, konposatu kimiko guztiak bi edo elementu gehiagok osatu behar dute. Elementu horiek portzentaje kantitate edo konposizio jakin batean ageri dira konposatu horretan. Horren arabera, esate baterako, Espainian ekoizten den edo munduko beste edozein lekutan lortzen den aluminio hidroxidoak, Al(OH)3, aluminio, oxigeno eta hidrogeno portzentaje bera izan beharko du.

Portzentaje konposizioa formula kimiko bidez

Konposatu kimiko baten formula ezagutzen denean, konposatu hori osatzen duten elementu bakoitzaren masa portzentajea jakin daiteke.

Adibidea:

Sufre dioxidoaren (SO2) molekula batek sufre atomo bat eta bi oxigeno atomo ditu. Molekula horren konposizioaren portzentajea kalkulatu ahal izateko honela egin beharko genuke horrenbestez:

  • Datuak: sufrearen masa atomikoa 32,1 da, eta oxigenoarena 16,0 u.

    Ariketaren emaitza bi modutara lor daiteke:

    • Masa atomikoaren unitateak erabiliz:

      SO2-ren masa molekularra = (32,1) + (2 · 16) = 64,1 u.

      Sufrearen portzentaje konposatu honetan:

      Oxigenoaren portzentaje konposatu honetan:

    • Gramoak erabiliz:

      SO2 (64,1 g) molekulen mol batek sufre atomoen mol bat (32,1 g) eta oxigeno atomoen 2 mol (16,0 g).

      Konposatuan dagoen sufre portzentajea:

      SO2-ren 64,1 g badaude ® 32,1 g sufre, 100 gramotan ® x egongo dira. Orduan:

      Konposatuan dagoen oxigeno portzentaia:

      SO2-ren 64,1 g badaude ® 32,0 g oxígeno, 100 gramotan ® x egongo dira. Orduan:

Konposatu baten formula kimikoa bere portzentaje konposizioaren bitartez

Konposatu baten portzentaje konposizioa edo bere oinarrizko konposizioa (gramotan) ezagutzen badugu, bere formularik soilena oinarrizko kalkuluen bitartez lor dezakegu.

Formularik soilena edo konposatu baten formula enpirikoa konposatu horren molekula batean dagoen atomo kopurua da.

Konposatu baten portzentajea konposatuaren bitartez ezagutu daiteke bere formula enpirikoa.

Adibidea:

Konposatu puru baten laginaren azterketa egin ondoren, datu hauek lortzen ditugu: bere masaren %27,3 karbonoa da eta 72,7 oxigenoa. Konposatu honen formula enpirikoa zehazteko:

  • Ariketaren emaitza lortu ahal izateko konposatuaren 100 gramo hartuko ditugu. Bere portzentaje konposizioa kontuan hartuta, 100 gramo horietako 27,3 karbonoarenak dira eta 72,7 oxigenoarenak. Hala, elementu bakoitzaren atomo mol kopurua kalkula dezakegu:
  • Lortutako bi zenbakiak zatituz beraien arteko lotura enpiriko osoa lortuko dugu, eta horri esker, formula enpirikoan atomo kopurua jakin daiteke:
  • Lortu dugun formula enpirikoa karbono dioxidoari, CO2-ari dagokiona da.

Bolumen molarra

Gasekin egiten ditugun kalkuluetan komenigarria da bolumeneko unitate unibertsal bat hartzea: bolumen molarra. Edozein gasen bolumenari ematen zaion izena da bolumen molarra, baina betiere presio eta tenperatura egoera arruntetan neurtutakoa (atmosfera 1 eta 0º C). Bolumen molar horrek balio hau du: 22,4 l.

Bolumen molarra
Gasa Masa Bolumena c.n. Partikula kopurua
Helio mol bat 4 g 22,4 l 6,023 × 1023 atomo
Hidrogeno mol bat 2 g 22,4 l 6,023 × 1023 molekula
Butano mol bat 58 g 22,4 l 6,023 × 1023 molekula

Burdin disulfuroaren (FeS2) eraketa sufrearekin eta burdin karraskaketarekin

Hortik ateratzen den konposatuan, sufrea eta burdina kantitate jakin batean aurki daitezke: burdin atomo bat bi atomo sufreko.

Kasu batzuetan, atomo mol kopuru txikienaz zatitzerakoan, zenbaki ez osoak ateratzen dira. Hala gertatzen bada, zenbaki oso kantitate soilena lortu ahal izateko, ateratzen diren gainerako zenbakiak oso bihurtuko dituela ziur dakigun zenbaki osoaz biderkatu behar da.

 

Glukosaren egitura molekularra

Beltza = karbonoa.

Grisa = oxigenoa.

Zuria = hidrogenoa.

Karbono atomo bakoitzeko bi hidrogeno atomo eta oxigeno atomo bat dago. Glukosaren formula enpirikoa, horrenbestez, CH2O da, baina formula molekularra C6H12O6 da.