«« Itzuli
Gas idealen legea. Gasen nahasketak
Bolumena kalkulatzeko
Gasekin kalkuluak egiterakoan bolumenaren unitate unibertsal bat zehaztea komeni da. Hasiera batean zentimetro kubikoa erabiltzen zen, baina, Avogrado printzipioak bolumen molarra erabiltzea eragin zuen.
Bolumen molarra edozein gasen mol batek betetzen duena da, presio eta tenperatura baldintza arruntetan dagoenean (presioa 760 mm Hg; hau da, atmosfera bat eta tenperatura 0º C). Bolumen molar horren balioa honako hau da: 22,4 litro.
Edozein gasen mol batek, baldintza arruntetan, 22,4 litro eta 6,022 × 1023 partikula (atomo, molekula...) izan ohi ditu.Adibidea
Gas butanoaren 2,37 gramoko lagin baten formula hau da: C4H10 380 torr-eko presioan eta 25ºC-eko tenperaturan 2 litroko bolumena betetzen du. Kalkula ezazu butanoaren masa molarra datu horiek kontuan hartuta:
Datuak:
Torr 1 = Hg mm 1;Masa molekularrak:
C = 12 u, H = 1 u
Pm= (m RT / PV) = (2,37g)
(0,082 atm x l / mol x K)
(273+25) K] / [(380 mm
de Hg atm / 760 mm Hg).
2 l] = 58,0 g
Horrenbestez, gas butanoak, C4H10 ondorengo masa molarra duela froga daiteke: 4 x 12 g + 10 x 1g = 58,0 g
