Konbinazio kimikoen legeak
Lavoisierren legea edo masaren kontserbazioari buruzko legea
Lavoisierrek masaren kontserbazio legea, erreakzio kimikoen kasuan, garatu zuen; lege horren arabera, bi erreaktiboren masen batuketatik, eta produktuen masen batuketatik, ateratzen den emaitza berdina da erreakzio kimiko guztietan.
Ondorengo irudian ikus daiteke Lavoisierren legearen esperimentu frogaketa. Kaltzio karbonatoa (CaCO3), kaltzio oxidoan (CaO) eta karbono dioxidoan (CO2) transformatzen da berotasunak hala eraginda; aipatu beharrekoa da, bestalde, prozesu horretan masa ez dela inola ere aldatzen.
Proust-en legea edo proportzio zehatzen legea
1799an Proustek (1754-1826) honako hau ondorioztatu zuen: substantzia puru baten konposizioa beti berdina da, prestatu den modua edo naturako zein lekutatik datorren aparte utzita. Ur puruak, esate baterako, beti %11,2 hidrogeno du eta %88,8 oxigeno.
Horren arabera, laborategi batean 100 gramo ur puru lortu nahi bada, aipatutako kantitate horiek erreakzionarazi beharko dira. Ur puruaren kasuan oxigenoaren eta hidrogenoaren arteko erlazioa beti berdina denez, honako hau ondoriozta daiteke:

Aipatutako kasu hori ehundaka konposatutan frogatu izan dute eta proportzio zehatzen legea deitzen zaio. Ondorengo bi eratara adierazi daiteke:
- Konposatu jakin bat sortzeko bi edo elementu kimiko gehiago elkarrekin konbinatzen direnean, euren masen arteko erlazio zehatz batekin egiten dute beti.
- Konposatu jakin baten elementuak bereizi egiten direnean, euren masek beti berdina den erlazioa izaten dute, eta konposatua nola prestatu den, laborategian egin ote den edo bere jatorria zein den garrantzirik ez du, lotura ez baita aldatzen.
Lege honen ondorioak oso garrantzitsuak dira kimika arlorako, ez soilik konposatu bat identifikatu ahal izateko metodo bezala, baizik baita beraien artean erreakzioa egiten duten substantzien kantitateak jakin ahal izateko ere.
Dalton-en legea edo proportzio anizkoitzen legea
Daltonek ondorengo hau frogatu zuen laborategian: kobrea oxigenoarekin erreakzionarazterakoan egoera ezberdinetan, bi kobre oxido ezberdin lortzen dira, eta baldintzen arabera, modu desberdinetan konbina daitezke, baina euren masek beti zenbaki osoen artekoak izaten jarraitzen dute.
Daltonek gauza bera ondorioztatu zuen laborategian egindako beste esperimentu batzuetan, eta proportzio anizkoitzen legea ondorioztatu zuen. Honela adieraz daiteke: elementu beraren kantitateak beste baten kantitate finkoekin lotzerakoan konposatu ugari sortzeko, zenbaki oso arrunten zerrendakoak izango dira beti: 1:1, 2:1, 1:2, 1:3, 3:1, 2:3, 5:3, eta abar.
Daltonen proportzio anizkoitzen legea, bi kobre oxidorentzat.
Gay-Lussacen legea edo konbinazio bolumenen legea
Gay-Lussac (1778-1850) ohartu zen oxigeno bolumen bat, bi bolumen hidrogenorekin (hau da, lehenengo bolumenaren bikoitza) erreakzionatzerakoan, ur lurrin bi bolumen ateratzen zirela. Horretarako, ordea, beti gasen bolumen horiek presio eta tenperatura berdinetan neurtu behar dira.
Erreakzio batean askatzen den gasaren bolumena neurtzeko erabiltzen den gailua.
Konbinazio bolumenen legearen edo Gay-Lussacen legearen arabera (gasei buruzkoa), erreakzionatzen duten substantzien bolumenak eta erreakzioan sortzen diren bolumenak, zenbaki oso arrunten zerrendakoak dira, baldin eta presioa eta tenperatura aldatu gabe mantentzen badira.
Konbinazio bolumenen legea, uretan aplikatuta.
Antoine Laurent Lavoisier
Lavoisierren legearen esperimentu- frogaketa.
Antoine Laurent Lavoisier (1743-1794). Zientzialari frantziarra, kimika modernoaren aitzindaria.
Joseph Louis Proust
Joseph Louis Proust
(1754-1826). Proportzio zehatzen legea deitzen zaiona agertu zuen kimikari frantziarrak.
John Dalton
Proportzio anizkoitzen legearen interpretazioa, Daltonek egin zuena. Atomoak, masa ezberdinak (elementuaren araberakoak) dituzten esfera trinkoak dira lege horren arabera.
John Dalton (1766-1844).
