KIMIKA

Karbonoaren konposatuak

Karbonoa berebiziko elementu kimikoa da izaki bizidunen kasuan. Bere zenbaki atomikoa 6 da eta masa zenbakia 12. Naturan grafito eta diamante itxuran aurki daiteke. Bere balentzia edo konbinazio-ahalmena 4 da; hau da, tetrabalentea (laubaliokoa) da. Konbinazio ahalmen hori beste karbono atomo batzuekin ere badu, eta horri esker kate karbonatuak sortzen dira. Karbono-karbono lotura horiek izaera kobalentea dute eta katea ireki edo itxiak dituzten molekulak sor ditzakete, bakoitza bere adarrekin.

Karbonoaren konposatuak

Karbonoak sor ditzakeen konposatuak honako taldetan sailka daitezke:

  • Aziklikoak: kate irekiko konposatuak dira. Kate horietako karbono-atomo bakoitzak lotuta dagoen karbono-atomoen kopuru zehatza du. Karbono nagusi horiei, primarioa, sekundarioa edo tertziarioa deitzen zaio, karbonoaren atomo-kopuruari (1, 2 edo 3) lotuta dagoen arabera.
  • Ziklikoak: konposatu mota horiek kate itxia osatzen dute. Ziklo hori karbono-atomoek bakarrik osatzen badute, multzoari karboziklikoa deitzen zaio; aldiz, karbono-atomoak beste atomo-mota batzuekin (oxigenoa, nitrogenoa, sufrea...) lotzen badira, heteroziklikoak deitzen zaie. Konposatuak ziklo bat baino gehiago badu bere egituretan, poliziklikoa deitzen zaio.
  • Aromatikoak: bentzenotik datozen konposatuen multzo handi eta garrantzitsu batek osatzen ditu.

Funtzio eta talde funtzional kontzeptuak

Konposatu organikoen azterketa sistematikoa, talde funtzional deitzen zaion molekulan dauden elementu bat edo atomoen talde bat egoteak eragiten dituen ezaugarri komunetatik abiatuta egiten da.

  • Funtzio organikoa deitzen zaio substantzia talde bat besteengandik bereiziarazten dituzten ezaugarri bereziei.
  • Talde funtzionala edo funtzio-taldea deitzen zaio molekula bati ezaugarri jakin eta berezkoak ematen dizkion atomori edo atomo-taldeari.
  • Serie homologoa talde funtzional bera duten konposatuen taldea da. Besteengandik karbono atomoen kopuruak bereizten ditu.
  • Formula molekularra eta egitura-formula: formula molekularrak molekulan edo molekularen egitura-unitatean dauden atomoren kopurua adierazten du. Formula molekularra ezagutzeak ez du substantzia osoa zehazten. Izan ere, atomoen arteko lotura ezberdinak eta egitura-antolamendu eta banaketa espazial ezberdinak, agerian uzten dute formula molekular berdina duten substantzia ugari dagoela, baina atomoen egitura-antolamendua eta euren arteko lotura ezberdina dutela.

Funtzio organikoak eta funtzio-taldeak

Informazio gehiago

Metanoaren hiru dimentsioko adierazpena.