KIMIKA

Hidrokarburoen deribatu oxigenatuak

Hidrokarburoen deribatu oxigenatuak konposatu organikoak dira. Beraien molekuletan oxigeno atomoak dauden talde funtzionalak daude. Ondorengo hauek dira konposatu oxigenatu garrantzitsuenak: alkoholak, eterrak eta fenolak. Horien talde funtzionalak C - O lotura dute; aldehidoak eta zetonak lotura bikoitza dute C = O, eta azido karboxilikoak eta esterrak bi lotura motak dituzte.

Alkoholak

Alkoholak hidrogeno atomo bat edo gehiago, hidroxilo taldeagatik (-OH) ordezkatu dituzten hidrokarburoetatik sortzen dira. Izendatzerakoan, jatorrizko hidrokarburoaren -o amaiera -ol-egatik ordezkatu behar da. Kate nagusiari izena jartzerakoan, lehenengo mutur batetik hasi behar da; hala, -OH taldeari zenbakirik baxuena jarri beharko zaio.

Molekulan -OH (polialkoholak) talde bat baino gehiago badago, -diol edo -triol erabiltzen dira, besteak beste. -OH taldeen kokalekua zenbaki bidez adierazi behar da.

Alkoholaren funtzioak lehentasuna ez duenean, hidroxi- aurrezkia erabiltzen da izendatzerakoan, aurretik katean duen kokalekua jarrita.

Eterrak

Eterrak bi erradikal alifatiko edo aromatikoek osatzen dituzten konposatuak dira. Oxigenozko zubi batekin lotuta daude (-O-). Izendatzeko hau egin behar da: eter hitzaren aurretik bi erradikalen izena jarri behar da alfabetikoki ordenatuta. Erradikalak berdinak badira, di- aurrizkia erabiltzen da.

Hidrokarburo baten eratorri bezala ere izendatu daitezke hidrogeno atomo bat alkoxi edo fenoxi erradikal batez ordezkatzen denean.

Fenolak

Eraztunaren atomo bat edo gehiago -OH taldeengatik ordezkatu dituzten bentzenoaren eratorriak dira fenolak. Alkoholak edo bentzenoaren eratorriak bezala izendatzen dira, hidroxi- aurrizkia erabiliz.

Aldehidoak

Aldehidoak -CHO talde funtzionala duten konposatuak dira. Izendatzerakoan, jatorrizko hidrokarburoaren -o amaiera -al atzizkiaz ordezkatu behar da.

Lehenengo aldehido taldea dagoen muturretik hasi behar da katea nagusiari zenbakiak jartzen. Aldehidoarekin alderatuta lehentasuna duten beste talde funtzional batzuk badaude konposatuan, aldehidoa ordezkatzailetzat hartzen da eta formil- aurrizkiarekin izendatzen da.

Zetonak

Zetonek -CO talde funtzionala dute. Berdinak edo ezberdinak izan daitezkeen bi erradikalei lotua dago talde hau. Izendatzerakoan, dagokigun hidrokarburoaren -o amaiera -ona atzizkiaz ordezkatu behar da.

Karbonilo taldearen kokapena, behar izanez gero, honela adierazi behar da: izenaren aurretik katean betetzen duen kokapena jarri behar da. Katea nagusiari zenbakia jartzerakoan, karbono zetonikoaren atomoari zenbakirik txikiena jarri behar zaio:

Funtzio zetonak ez duenean lehentasuna, oxo- aurrizkia jarri behar zaio karbonilo taldea izendatzeko.

Azido karboxilikoak

Azido karboxilikoak euren molekulan -COOH karboxilo taldea duten konposatuak dira. Dagokion hidrokarburoa bezalaxe izendatzen dira (karbono atomo kopuru bera dutena); lehenengo azido hitza jarri behar da eta jarraian -o amaiera, -oico atzizkiaz ordezkatu behar da. Konposatu horietariko batzuk izen espezifikoak dituzte.

Hidrokarburo zikliko edo aromatikoetatik eratorritako azidoen kasuan, -karboxiliko amaiera jarri behar da.

Esterrak

Esterrak azido karboxiliko baten -OH taldea -O-R taldeagatik ordezkatuta sortzen diren konposatuak dira. Izendatzerakoan, lehenengo erradikalaren izena jarri behar da eta jarraian datorren azidoaren -oiko amaiera -oato-gatik ordezkatu behar da.

CH3–CH2–CO–O–C6H5 fenilo propanoatoa

Ester taldea ez denean talde funtzional nagusia, ordezkatzailetzat hartzen da eta izendatzerakoan -alkoxikarbonil atzizkia jarri behar zaio.

Informazio gehiago

Nomenklatura alkohol taldeak lehentasuna ez duenean.

CH 3 –O–
metoxia

CH 3 –CH 2 –O–
etoxia

CH 3 –CH 2 –CH 2 –O–
propoxi-

C 6 H 5 –O–
fenoxia

Alkohol batzuetatik eratorritako erradikalen izen espezifikoak.