Aukeratuak
"Uscal Herrico Gaseta" aitzindaria
Euskara hutsez idatzitako lehen egunkaria "Uscal Herrico Gaseta" izan zen. Ipar Euskal Herrian argitaratu zen 1848tik aurrera, Agosti Xahoren zuzendaritzapean. Ondoren, Gerra Zibilaren garaian, "Eguna" kazeta kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak 1937ko urtarrila eta ekaina artean.
Telebista publikoa Euskadin, EITB
Euskal Herrian oso-osorik produzitu eta euskal ikusleentzat egindako lehen katea ETB1 izan zen. Eusko Legebiltzarrak EITBren sorrera arautzen zuen legea onartu zuen 1982ko maiatzean, eta, hilabete batzuk ikasten eta prestatzen eman ostean, ETB1en lehen emisioa egin zen urte horretako abenduaren 31n. Hurrengo urtean, programazioa finkatzen joan zen eta, pixkanaka, 24 orduz emititzen hasi ziren, etenik gabe.



