«« Itzuli
Bilboko dendariek blog bat sortu dute bezeroekin komunikatzeko

2008/05/06
Xelectia Bilboko kalitatezko denden sare bat da eta blog bat sortu du produktuak, moda eta teknologiako aurrerapenak ezagutzera emateko. Orain Interneten bidez ere saltzen duten ohiko dendetako jarduerak eta produktuak sustatzeko asmoarekin ere sortu dute Xelectia Blog.
Bezeroek bitxigintzaren, oparien, kirolen, diseinuaren, modaren eta apainketaren inguruko azken berritasunak jakiteko aukera izango dute. Xelectia kalitatezko produktuak saltzen dituzten Bilboko ohiko dendak biltzen dituen erakundea da, eta bezeroenganako zerbitzua hobetzearren teknologia berrien aldeko apustua egin du.
Betiko dendak gauza onenak eta arreta pertsonalizatuena eskaintzen dutela jakinda, Xelectia sortzea erabaki genuen. Ohiko denden lehiakortasuna eta salmentak areagotzeko antolakuntza kontzeptu berria dada" azaldu du Hugo de Juana Xelectiaren zuzendariak, blog berriaren kudeatzailea.
Hasieratik teknologia berriez baliatu da Xelectia, ohiko merkataritza sustatzeko eta dendariei garai berrietan sartzen laguntzeko asmoarekin, online marketingeko estrategien garapenean laguntza emanda.
