KOMUNIKABIDEAK

«« Itzuli

1.267.000 ikus-entzulek egiten dute bat egunero EiTBrekin

1.267.000 ikus-entzulek egiten dute bat egunero EiTBrekin

2008/05/21

CIES audientzia neurtzen duen enpresak astearte honetan, maiatzaren 20an, kaleratutako ikerketaren arabera, EiTBk 1.267.000 ikus-entzule ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

EiTBko irrati taldeak (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria Gaztea eta EiTB Irratiak) 419.000 entzule ditu astelehenetik igandera. Astelehenetik ostiralera, berriz, 447.000 entzule ditu.

Radio Euskadi EiTB taldean gehien entzuten den irratiak 250.000 entzule ditu EAEn eta Nafarroan astelehenetik ostiralera. Irratiak euskaraz 151.00 entzule ditu aste barruan; 78.000 ditu Euskadi Irratiak eta 73.000 Gazteak.

Radio Vitoria bere horretan mantentzen da, 30.000 entzule eskuratuz. EiTB Irratia, musika eta kultur ekitaldiak eskaintzen dituen irratia, 16.000 lagunengana iristen da.

Telebistari dagokionez, 848.000 ikus-entzulek jarraitzen dute Euskal Telebista. ETB-1 181.000 lagunek ikusten dute eta 667.000 lagunek, berriz, ETB-2.

CIES audientziak neurtzen dituen enpresak bi neurketa egiten ditu urtean. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egiten dituzten elkarrizketa pertsonalak hartzen dituzte oinarri prentsaren, irratiaren, telebistaren eta Interneten kontsumoa neurtzeko.