KOMUNIKABIDEAK

«« Itzuli

Bizkaiko Aldundiak eta Microsoftek akordio bat sinatu dute

Bizkaiko Aldundiak eta Microsoftek akordio bat sinatu dute

2008/06/13

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak administrazioa eta herritarrak Internetek eskaintzen dituen tresnen bidez hurbiltzea helburu duen Biscaitik izeneko proiektua aurkeztu du.

Proiektuaren aurrekontua 17,4 milioi eurokoa da eta Microsoftek garatuko du. Helburuen artean, besteak beste, "bizkaia.eu" domeinua martxan jarri eta herritar bakoitzari posta elektronikoko helbide bat ematea da. Helbide hori edozein nabigatzailetik erabili ahal izango da, ez da ordaindu behar izango, hizkuntza bitan egongo da eta ez du publizitaterik edukiko. Gainera, 5 gigako edukiera izango du mezuak gordetzeko.

2009rako herritar guztiek gutun bat jasoko dutela aurreikusita dago, eskatzen dutenei helbide elektroniko bat ezartzeko.

Halaber, sistema informatiko bat ere jarri nahi dute martxan. Horren bidez, Udalek kudeaketa integralerako sistema bakarra izango dute, herritarrekiko harremanak erraztuta eta ez daitezen etxetik irten behar izapide horiek gauzatzeko.

(Argazkia: EFE)