KOMUNIKABIDEAK

«« Itzuli

Vaya Semanita-k Telebista Arte eta Zientzien Akademiaren saria eskuratu du

<em>Vaya Semanita</em>-k Telebista Arte eta Zientzien Akademiaren saria eskuratu du

2008/06/19

ETB-2ko Vaya Semanita saioari telebista kate autonomikoetako saio entretenigarrienaren saria eman dio Telebista Arte eta Zientzien Akademiak. Uztailaren 2an izango da sari banaketa ekitaldia, Carlos Soberak aurkeztuta. Telebista Arte eta Zientzien Akademiako Kontseiluak kate autonomikoetako saio onenak aukeratu ditu aurkeztutako 50 hautagaien artean. Vaya Semanita-z gain, Telemadrideko Telenoticias Sin Fronteras, TV3ko Ventdelplà, TPAko Después del Mar eta Canal Surreko La Banda saioak izan dira sarituak.

Aurten, gainera, 25 urteko Sari Berezia jasoko du Kataluniako Telebistak, telebista kate publikoaren urteurrena dela eta.

Irabazleek datorren uztailaren 2an ospatuko den Talebista Arte eta Zientziaren X. Saribanaketan jasoko dituzte sariak. Carlos Soberak aurkeztuko du ekitaldia, eta TVEk eskainiko du zuzenean, Aranjuezeko Gran Casinotik.

Telebista Arte eta Zientziaren X. Saribanaketan 2007ko saio eta aurkezle onenak izango dira sarituak.