KOMUNIKABIDEAK

«« Itzuli

Caduca Hoy-ren kontrako auzia ireki du berriro Auzitegi Nazionalak

<em>Caduca Hoy</em>-ren kontrako auzia ireki du berriro Auzitegi Nazionalak

2008/06/20

Josetxu Rodriguez eta Javier Ripa humoregileen eta Nicola Lococo artikulugilearen kontrako epaiketa berriro irekitzeko agindu dio Auzitegi Nazionalak Fernando Grande-Marlaskari, erregeari irain larriak egin zizkietelakoan.

Hiru auzipetuek Deia egunkarian egiten dute lan eta iritzi artikulu eta argazki-konposizio bana argitaratu zituzten Espainiako erregeari buruz. Bertan, oso modu ironikoan erregeak Errusian egin zuen ehiza agertzen da, ehizatu baino lehen hartzak mozkortu egin zituztela zabaldu zen eta marrazkiak hori irudikatzen zuen. Hasieran, Marlaskak erabaki zuen ez zegoela deliturik "adierazpen askatasunak babesten zituelako".

Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Maria de los Angeles Barreiro Auzitegi Nazionaleko epaileek, hala ere, uste dute iritzi artikuluak eta argazki-konposizioak "eztabaidatik harago, erregearen irudia azpimarratzen dute kutsu iraintzailearekin ere".