KOMUNIKABIDEAK

«« Itzuli

Joxe Mari Iriondok eta Xabier Usabiagak Rikardo Arregi saria jaso dute

Joxe Mari Iriondok eta Xabier Usabiagak Rikardo Arregi saria jaso dute

2008/07/01

Joxe Mari Iriondok eta Xabier Usabiagak Rikardo Arregi Kazetaritza sariak jaso dituzte aurten.

Iriondok ohorezko saria jaso du kazetaritzan egin duen ibilbide luzearengatik. Bestalde, epaimahaiak Usabiagaren komunikazio gaitasuna nabarmendu du saria emateko orduan.

Beste bi sari ere banatu dituzte: epaimahairen sari berezia jaso du Bizkaia Irratiak eta Kazetari Berria atalekoa Lander Arbelaitzentzat izan da.

Joan zen larunbatean, ekainaren 28an, egin zuten Andoaingo udaletxean aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatzeko ekitaldia.