«« Itzuli
EikenBANKen aukera telebistako lehiaketa baterako proiektua izan da

2008/07/02
Telebista lehiaketa baterako proiektu bat hautatu dute ikusentzunezko 27 proiekturen artean, EikenBANK programaren bidez era profesionalean ekoitzi dezaten, EiTBk Bilbon duen egoitzan izandako ekitaldi batean.
Alazne Paramoren "¡Que tendra el pintxo!" 3Komak ekoitziko du Canal Bizkaiaren laguntzarekin, eta EiTBn pantailaratuko dute.
Mendizaletasunaren euskal tradizioa, terrore psikologikoa edo unibertsitateko eguneroko bizitza dira gazteek aurkeztutako 27 proiektuetako gaietako batzuk. Gehienak ikus-entzunezko ikasleak dira.
Bederatzi dokumentalerako, bost telebista serierako, bi lehiaketarako, reality baterako, magazine birako eta zortzi film laburrerako ideia guztien artean, pintxoaren tradizioaren inguruko taldekako lehiaketa bi izan da irabazlea, eta 3Koma, Canal Bizkaia eta EiTB Eikenen kideen eskutik pantailaratuko dute.
Alazne Paramo bilbotar gaztearen "¡Que tendra el pintxo!"-k emaitzarik onena lortu du, orijinaltasunagatik, baina batez ere formatuaren bideragarritasunagatik, EikenBANKek komunikatu batean azpimarratu duenez.
Izandako ideiagatik 4.000 euroko saria jasoko du Alazne Paramok.
