KOMUNIKABIDEAK

«« Itzuli

Facuak 13 telefono kanpaina salatu ditu publizitate engainagarriagatik

Facuak 13 telefono kanpaina salatu ditu publizitate engainagarriagatik

2008/08/26

Kontsumitzaileen Elkarteak (Facua) urtarrila eta abuztua bitartean 13 salaketa jarri ditu telefono mugikorren eremuan publizitate engainagarria egiteagatik. Salaketa horietatik bost Vodafonen aurkakoak dira, hiru Movistarren aurkakoak eta bi Yoigoren aurkakoak.

Gainera, Simyo, Lebara Movil eta Pepephoneren aurkako salaketak ere jarri zituzten, baina hauekin akordio batera iritsi ziren.

Facuak kritikatu du telefono-operadoreek Kontsumo agintaritzak eremu honetan inolako neurririk hartzen ez duela aprobetxatzen dutela, eta gainera, jasotzen dituzten salaketak oso geldo tramitatzen dituztela eta sarritan, zigorrak behin kanpainak bukatuta iristen direla.

Hala, elkarteak gehienetan milioika euroren inbertsioa izan duten kanpaina horiei ezartzen zaizkien isunak "irrigarriak" direla salatu du.

Gainera, elkarteak ohartarazi du salaketa guztiak Kontsumoko Institutu Nazionalera igortzen dituzten arren, Osasun eta Kontsumo Ministerioak ez dituela txosten juridikoak egiten publizitate kanpainen inguruan.

Facuak azpimarratu du publizitate engainagarria gehienetan ez dela konpainiaren akats baten ondorioa, erabat planifikatutako estrategia bat baizik. Gainera, aurretik zigorra jaso arren, behin eta berriz irregulartasun berak errepikatzen dituztela ohartarazi du.