«« Itzuli
Informazio eta kirol saioak indartuko ditu Radio Euskadik

2008/09/10
Denboraldi berria hasi zuen astelehenean Radio Euskadik. Informazio eta kirol saioak indartuko ditu irratiak denboraldi berrian. Boulevard eta Más Que Palabras saioek ez dute hutsik egingo eta horiek ere informazioaren eta entretenimenduaren batuketa erabiliko dute entzunenak izaten jarraitzeko.
Albistegietan ohiko komunikatzaileak jarraituko dute. Horrela, Dani Alvarez Ganbararen, Arantza Garcia Crónica de Euskadiren eta Iker Arrastio Boulevard Crónica de Euskadiren ahotsak izango dira. Ganbara irratsaioa luzatu egingo da, 20:00etan hasiko da Ganbara. Crónica de la tarde saioarekin, Dani Alvarezek eta Arantza Ruizek aurkeztua. 22:00etatik gauerdira arte elkarrizketekin eta eztabaidekin jarraituko du orain arte bezala.
Asteburuetan albistegiek denbora gehiago eskainiko diote informazioari. Horrela, Natalia Serranok aurkeztutako albistegia luzeagoa izango da, 08:00etatik 09:00etara, larunbatean eta igandean. Oscar Perezek Crónica de Euskadi aurkezten jarraituko du 14:00etan eta 20:00etan.
Aurten Radio Euskadik egoera ekonomikoaren informazio gehiago emango du, ez bakarrik adierazle nagusiak, baita kontsumitzaileetatik gertuago den informazioa ere. Horretarako Ekonomia saila indartuko dute Pedro Garcia Larragan alorraren buru jarriz.
Boulevard saioari dagokionez, Radio Euskadik goizeko erreferentzi izaten jarraitzea nahi du, informazioa eta entretenimendua bateratuz.
Boulevard saioak elkarrizketa aurreratuko du
Xabier Lapitz kazetariak aurkeztuko du denboraldi bat gehiago Boulevard, 08:00etatik 13:00etara, eguneko berri garrantzitsuenei arreta berezia eskainiz, nazioarteko albisteen azterketa eginez, eta eguraldiaren eta zirkulazioaren berri emanez.
Boulevard irratsaioaren eztabaidan aniztasuna izango da protagonista. Berrikuntza 2008-2009 denboraldian eguneko egunkarien irakurketa izango da, Xavier Garcia Ramsdenen eskutik. Elkarrizketa politikoa 09:15ean izango da.
Moldaketak Más Que Palabras saioan
Más Que Palabras tarteak bere hamargarren denboraldia du aurtengoa. Egituran izandako aldaketek euskal entzuleriaren konfiantza bereganatu du asteburuko goizetan. Edurne Mendiaren eta Josune Imizkozen fitxaketek talde gaztea berrituko dute. Cristina Alvarez eta Itsaso Guemes saioan mantentzen dira, azken honek, gainera, Hágase la luz tartea aurkeztuko du bigarren urtez.
