KOMUNIKABIDEAK

«« Itzuli

Alzheimer gaitza duten Senideen Elkarteak sari bat eman dio EiTBri

Alzheimer gaitza duten Senideen Elkarteak sari bat eman dio EiTBri

2008/09/23

Alzheimer gaitza duten Senideen Elkarteak (AFA) EiTBko profesionalek, sari baten bidez, 2002ko Maratoian egin zuten lana eskertu nahi izan du, baita gaixotasuna gizarteari ezagutarazteko egindako esfortzua ere.

2002. urtean Alzheimerrari eskainitako EiTB Maratoian 380.000 euro lortu ziren. Diru horrekin honako proiektu hau finantzatu zen: "Alzheimer gaixotasunaren detekzio goiztiarra, gaixotasuna aurretiaz iragartzen duten adierazleak aztertzea narriadura kognitibo arina duten gaixoetan".

(Argazkia: http://afa-bizkaia.com)