«« Itzuli
Jokin Inza hil da, erbestean Radio Euskadiren bultzatzailea izandakoa

2008/10/01
Jokin Inza euskal nazionalismoaren militante historikoa hil da Donostian. Inza Bergaran jaio zen 1924an eta gazte-gaztetik frankismoaren aurkako borrokalari sutsua izan zen, klandestinitatean. Horrek, hain zuzen ere, erbesterako bidea hartzera behartu zuen.
Venezuelatik, baina, are baliagarria bilakatu zen bere lana. Radio Euskadiren bultzatzaile nagusietako bat izan zen erbestean.
Sabino Arana Fundazioarekin ere jardun izan zuen. 2006ko ekainaren 20an bere bizipenen berri ematen duen liburua, Hombre libre si Patria libre, aurkeztu zuen Bergaran, bere jaioterrian.
Lan horretan, zintzotasunaren, lanerako gogoaren, seriotasunaren, adorearen eta, batez ere, erresistentziaren erakusle gisa ageri da Inza.
(Argazkia: Sabino Arana Fundazioa)
