Etorkizuneko hedabideak
Internet erronka izan da. Sareak joan den mendearen bukaeran izandako arrakastaren ondorioz, milaka enpresa sortu dira horren inguruan, eta ia hedabide nagusi guztiek (irratikoak, telebistakoak zein prentsakoak) web orriak dituzte. Gaur egun, bestalde, eremu eta hedapen txikiko egunkari askok Interneten zuten orria itxi dute, irakurleek nahiago zutelako sarean doan irakurri paperezko edizioa erosi baino.
Audientzia handia duten hedabideei dagokienez, askok nahiago izan dute edukiengatik kobratzea, harpidetzarekin egiten den moduan. Espainiako Estatuan El País egunkariarena da horren adibiderik ezagunena, 2002an egunkariaren Interneteko edizioa ordaindu beharreko orri bihurtu baitzuen.
Bestalde, erabiltzaileak edukiak sor ditzake eta "kazetaria" bihur daiteke. Edonork informazioa jar dezake sarean. Egun, sozializaziok eta komunitate sentimenduak garrantzi handia dauka Interneten. Horrela, blogs pertsonalak (erabiltzaileek informazioa eta iritzia partekatzen dute), fotoblogs-ak (argazkiak) eta vlogsak (ikus-entzuneko edukiak) izugarri ugaritu dira.
