Zer da irratia?
Irratiaren funtzionamendu teknikoa
Zientzia eta Teknologia Ministerioa da frekuentzia-bandak banatzeko arduraduna. Hainbat pista dituen errepidea dirudi, irrati bakoitzak igortzen duenean ez baitu besteetan interferentziarik egiten.
Mikrofonoek jasotzen duten soinua uhin bihurtzen da, eta horiek antena batek hartu eta anplifikatzen ditu. Uhinek airetik bidaiatzen dute, eta beste antena batek hartzen ditu. Horrek bidaltzen du seinalea hargailuetara, irrati-aparatuetara, eta bertan bihurtzen dira soinu.

Soinuaren kalitatea hargailuaren araberakoa izango da, eta zentro igorlearekiko distantziak eta emanaldiaren potentziak ere eragin handia dute horretan.
Teknikoki, satelite bidezko emanaldi digitalean dago irratiaren etorkizuna. Lehen aldiz 1997. urtean igorri ziren Estatuan froga moduan. Euskadin, berriz, Radio Vitoria izan zen lehenengoa, 90eko hamarkadaren amaieran.
Lokuzioa eta gidoia
Lokuzioa irratian
Ahotsaren modulazioa, argitasuna eta hizkuntza zuzen erabiltzea funtsezkoak dira irratitik hitz egiteko.
Ezaugarri horiek ez dute baztertu behar esatari bakoitzak bere estiloa ez izatea. Ahots polita izatea ez da garrantzitsua, baina argi eta garbi eta ondo ulertzeko moduan ahoskatzea funtsezkoa da.
Esatarien artean hauek dira akats ohikoenak:
- Presaka hitz egitea.
- Puntuazio-markak kontuan ez izatea, esaldien erritmoak, etenak eta hutsuneak horiek ematen badituzte ere.
- Modu monotonoan eta enfasirik gabe hitz egitea.
- Ahotsaren bidez ez adieraztea une bakoitzean jakinarazi nahi dena (poztasuna albiste on baten aurrean, kezka zalantzazko albiste baten aurrean edo seriotasuna edo tristura tragedia baten aurrean, esaterako).
- Ahotsa harrotzea, marranta edota txioa behar baino gehiago erabiltzea.
Lokuzio ona beharrezkoa da entzuleak ahalegin handirik gabe uler dezan uneoro kontatzen ari zaiona. Lokuzio txarrak behar baino arreta gehiago jartzea eskatzen dio entzuleari.
Irrati-gidoia
Irratian entzuten den guztia edo ia guztia ez da bat-batean sortzen, eskaleta izeneko gidoi batean idatzita baitago. Bertan, bi gauza jasotzen dira: batetik testua (informazioa, iragarkiak…) eta bestetik soinu-teknikariarentzako jarraibideak.
Eskaletan, gainera, honakoak zehazten dira: berri baten azpian dagoen musika lehen planora igo edo jaitsi behar den, korteak noiz sartu behar diren eta albiste bat argitzeko lekukoei egindako grabazioak non doazen.
