KOMUNIKABIDEAK

Zer dira informazio-agentziak?

Espainiako Estatuan 50 bat informazio-agentzia daude eta 40 bat argazki-agentzia. Enpresa hauek euren informazioak irakurleei saldu beharrean beste komunikabide batzuei saltzen dizkiete. Euren harpidedunak dituzte normalean agentziek baina noizbehinkako zerbitzuak kontratatzea ere posiblea da.

Informazio-agentzia batzuk herri-alorrean mugitzen dira, eta beste batzuk tematikoki espezializatuak daude (ekonomia, kirolak…).

Lau informazio-agentzia nagusitu dira azken urteotan munduan: AP (Associated Press) eta UPI (United Press International) (AEBak), Reuters (Erresuma Batua) eta AFP (Agence France Press) (Frantzia).

EFE da, bestalde, Espainiako Estatuko agentziarik garrantzitsuena. Gainera, EFE munduko laugarren agentzia da, informazio-kopuruari dagokionez (AP, Reuteres eta AFPren atzetik). EFE agentziaz gain badaude Estatuan aipatzekoak diren beste batzuk: Europa Press, Menchetta, Colpisa...