KOMUNIKABIDEAK

Informazio-agentziak Euskadin

Informazio-agentzia nagusiek (EFE, Europa Press, Colpisa...) ordezkaritzak dituzte Euskadin. Horiez gain badaude Euskadin bakarrik lan egiten duten agentziak eta horien artean Vasco Press da segur aski inportanteena.

Vasco Press albiste agentzia 1982an sortu zen Información e Imagen elkartearen bidez, kazetari talde batek bultzaturiko ekimen informatibo gisa. Urte horretan bertan, urrian, agentziak bere ibilbidea hasi zuen eta bere lehen albiste zerbitzua azaroaren 1ean hedatu zuen.

Vasco Press aitzindari izan da lurralde agentzien esparruan eta, Euskadi da agentziaren arlo informatiboa. 500.000 hitz igortzen ditu albiste zerbitzuaren bidez urtero bataz beste, guztira 10.000 berri baino gehiago osatuz.

Ia Euskadiko hedabide guztiak aurkitzen dira Vasco Pressen harpidedunen artean, baita Estatuko beste batzuk ere, adibidez La Vanguardia (Bartzelona).

Bestalde, badaude beste agentzia batzuk, txikiagoak direnak eta, zenbait kasutan, informazio arlo batean espezializatuak daudenak (Local Media, Telepress, Argazkipress...).