KONTSUMOA

Zer da kontsumoa?

Kontsumo kontzeptuaz hitz egiten dugunean, oso alor zabalaz ari gara, gure inguru sozio-ekonomiko, kultural, publiko eta pribatuan eragina duenaz. Erabat beharrezkoak ez diren tresnak eta ondasunak ekoiztearekin eta erabiltzearekin sarri lotzen da kontsumitzea. Baina gaur egun gizarte-ongizatearekin eta bizi-kalitatearekin estu lotuta dago kontsumoa.

Produktuak edo zerbitzuak erostean edo kontsumitzean, kalitate-prezio erlazio zuzena espero dugu; gure ingurua eta bizi-kalitatea hobetzen duten gizarte zerbitzuei eta giza baliabideei ere etekina ateratzen diegu.