Kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna
Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrak honakoa ezartzen du: kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura ezartzen diren produktuek, ekintzek edo zerbitzuek ez dute inolako arriskurik eragin behar osasunean eta segurtasunean, ohizkoak direnak eta arauekin bat onartzen direnak salbu, beti ere, erabilera baldintza normaletan.
Produktuak eta zerbitzuak arautzen dituzten arauek produktu eta zerbitzuen kontzeptuak, definizioak, izaera, ezaugarriak eta sailkapenak zehazten dituzte, eta baita instalazioen eta produzitzeko prestaturiko pertsonen baldintzak eta betebeharrak ere.
Arau horiek fabrikatu, banatu eta komertzializatzeko prozedura arruntak ere zehazten dituzte, eta agintarien berariazko baimena behar dutenak nahiz debekatuta daudenak zehazten ditu.
Adibide bezala jar daiteke Osasun eta Kontsumo Ministerioak baimendutako eta berrikusitako aditiboen zerrenda, horren erabilera asko zabaldu delako eta produktu honetan iruzur egiteko erraztasuna handia delako.Administrazioek beren lege, xedapen eta arautegien egokitze orokorra gauzatu dute Europako Batasuneko aginteek ezarritakoari dagokionez. Zuzenean kontsumitzeko produktuen merkaturatzea eta produkzioa erregulatzen duten arauak hainbat eta hainbat dira.
Medikamentuaren Legea
Lege orokor hori eta autonomia erkidegoek dituzten legeak ez ezik, beste xedapen batzuk ere badaude, kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Medikamentuaren Legea kasu; medikamentuak seguruak, eraginkorrak eta kalitatezkoak izatea eta behar den bezala identifikatuta egotea eta informazio egokia izatea da legearen xede nagusia.
