Informazio zuzena
- TEST: Egia edo gezurra?
Produktuen informazioak etiketan eta ontzian azaldu behar du, eta baita zerbitzuen kontratuetan ere.
Arau orokor gisa, produktu guztiek honako oinarrizko argibideak izan behar dituzte:
- Produktuaren definizioa, argia eta egiazkoa eta marka komertzial batera mugatu gabea.
- Fabrikatzailea, baltzuaren izena eta helbidea adieraziz.
- Konposizioa, osagaien eta balizko aditiboen ehunekoekin.
- Ontzi bakoitzak daukan produktuaren kalitate eta kantitate zehatza.
- Fabrikazio data, erabiltzeko gomendatzen den epea eta iraungitze data.
- Osasun erregistroa, elikadura produktua izanez gero.
Kontsumitzaileak erosten duenaren prezioari buruzko informazio zehatza izan behar du, eta deskontuei eta igoerei, kostu gehigarriei eta finantzaketa baldintzei buruzko informazio guztiak oso ondo zehaztuta azalduko dira.
Kontsumitzaileak erosten duena erabiltzeko argibideak ere ezagutzeko eskubidea dauka, eta baita erabiltzeak berekin dakartzan arrisku posibleak ere.
Zerbitzuak erostean, aurrekontua eskatzeko eskubidea dauka eta baita erosketaren baldintza juridikoak ezagutzeko ere.