KONTSUMOA

Ordezkaritza izateko, kontsultatzeko eta parte hartzeko eskubidea

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak pertsonen ordezkaritza-eskubidea bideratzeko tresna dira. Elkarte horietara joko dugu bereziki gai hauetan informazioa lortzeko:

  • Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorra aplikatzeko arauetan.
  • Erabili eta kontsumitzeko diren produktuei buruzko arautzeak.
  • Barne merkatuaren eta merkatuko diziplinaren antolamenduan.
  • Zerbitzuen prezio eta tarifetan, kontsumitzaile eta erabiltzaileei eragiten badiete, eta legez administrazio publikoen kontrolpean baldin badaude.
  • Zerbitzuak monopolio gisa ematen dituzten enpresen kontratuen baldintza orokorretan.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak

Erakunde horiek funtsezko lana egiten dute herritarren eskubideak garatzeko. Honako ezaugarriak dituzte:

  • Bazkideen, elkartearen eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen interes orokorra babesteko jarduerak ordezkatu eta gauzatzen dituzte.
  • Onura publikoko elkarte moduan onartuta daude.
  • Elkarte eta federakuntzetan sartzen dira.
  • Laguntzak eta dirua jasotzen dituzte, gizarte erakunde desberdinetatik.