Kontsumitzaile babestuak
Kontsumitzaileek kexak aurkezteko dauden bideak erabiliz banaka erreklamatu, kexatu eta salaketak egiteko aukera dute. Eusko Jaurlaritzak eskumen guztiak ditu kontsumoaren esparruan, eta Kontsumitzaileari Informazioa emateko udal Bulegoen, Kontsumoko lurralde Bulegoen eta Eusko Jaurlaritzaren beraren bidez antolatzen da kontsumitzaileen babesa.
Erakunde horiek alde batera utzita, edozein kontsumitzailek jo dezake justizia arruntarengana, produktu eta zerbitzuen erosketan kalteren bat jasan duela pentsatzen badu.

Kontsumitzaileak babes ofiziala eskatzeko bete behar duen funtsezko prozedura erakunde horietan zuzeneko salaketa egitea da, kexa idatzi bat eginez edo erreklamazio orri ofizial bat betez.
Bezeroen arretarako berezko sistema duten zerbitzu, erakunde eta enpresak ere badaude, eta haietan egin daiteke erreklamazioa, zerbaitetan kalterik izanez gero. Gauza arrunta da banku eta aseguru-enpresen artean. Protestak baliabide horien bidez egiten badira, azkarrago eta konplikazio gutxiagoz lor daitezke erantzunak eta asebetetzeak.
Kontsumitzaileen elkarteak oso tresna eraginkorrak dira babesa eskatzeko, kontsumoaren alorrean kexarik edo kalterik izanez gero. Kexak kudeatzeko behar diren baliabideak dauzkate, eta dituzten ezagupenak egokiak dira kexa behar bezala kudeatzea lortzeko.
Bezeroaren Defendatzailea
Kontsumoko enpresa handiak erabiltzaileen artean izen ona izatearen mende daude hein handi batean, horiek Bezeroaren Defendatzailea ere badute eta nahiko eraginkorra da gehienetan. Hala ere, erreklamazioa egitean nahi zena lortzen ez bada, gomendagarria da bide ofizialetara jotzea.
