Arbitrajea kontsumoan
- TEST: Egia edo gezurra?
Arbitrajea kontsumitzaileen eta fabrikatzaileen edo zerbitzua ematen dutenen arteko gatazkak konpontzeko bidea da. Kontsumitzaile eta fabrikatzaileen arteko eztabaida bat konpontzeko Arbitraje Elkargo baten erabakiaren mende ezartzean oinarritzen da bide hori, eta sententzia judizial baten eraginkortasuna du.
Arbitrajearen ezaugarriak azkartasuna, eraginkortasuna, borondatea, bete beharra eta ekonomia dira.
- Azkarra da, Arbitraje Elkargoa izendatzen denetik, gehienez lau hilabetean izapidetzen baita.
- Eraginkorra da, prozesuak laudo baten bidez konpontzen direlako, ohiko bide judiziala erabiltzeko beharrik gabe; eta ez dago gehieneko edo gutxieneko mugarik, erreklamatzen den zenbatekoari dagokionez.
- Borondatezko prozedura da, alderdi biak libre ezartzen direlako sistema barruan; ematen diren ebazpenak bete egin beharko dituzte.
- Bete behar izatea da beste ezaugarrietako bat, laudoak nahitaez bete behar direlako, sententzia judizialak balira bezala.
- Dohainekoa da alde bientzat, eta adituen txostenak besterik ez dituzte ordaindu behar izango kasu batzuetan.
Kontsumoko Arbitraje Sistemak alde biek eztabaidak gasturik gabe konpontzeko balio du, Justizia Epaitegietara joateko beharrik izan gabe.
Arbitrajearen mugak
Arbitrajea ezin da honako egoeretan aplikatu:
- Ebazpen judizial irmo eta behin betikoa dagoenean.
- Aldeek xedatzeko botererik ez duten gaietan.
- Intoxikazioa, lesioa edo heriotza gertatu denean edo delitua izatearen arrazoizko aztarnak daudenean.
- Indarrean dauden legeen arabera Ministerio Fiskalak parte hartu behar duen kasuetan.
