Fabrikatzaileak eta kontsumitzaileak alderdi berean
Produktuak fabrikatu edo zerbitzuak ematen dituztenek eta kontsumitu edo erabiltzen dituztenek ez dute zertan elkarren aurka egon beharrik. Mendekotasun harremanek lotzen dituzte batzuk nahiz besteak, eta zentzu onak euren artean komunikazio gardena izatea gomendatzen du.
Fabrikatzaileak eta merkatariak Kontsumo Arbitraje Sistemaren mende ezartzen badira, balizko gatazkak konpontzeko borondatea badagoela erakutsiko da. Enpresa batek sistemaren eskuetan borondatez ezartzea erabakitzen duenean, kontsumo arbitrajeari atxikitako enpresen errolda nazionalean sartzen da. Bereizgarri ofizial bat ematen zaio eta horren publizitatea egin dezake erabiltzaileen artean.
Gatazkarik egonez gero adiskidetasunezko akordioak hartzearen alde daudela publikoki esateko modua da, eta proposatzen den edozein arazo konpontzeko borondatea badagoela.
Enpresa batek establezimenduan edo publizitatean bereizgarri hori duela ikusten duenean, kontsumitzaile edo erabiltzaileak badaki sor daitezkeen desadostasunak kontsumo arbitrajearen bidez konpontzeko borondatea daukan hornitzailea dela.Beste fabrikatzaile batzuen artean hori aukeratzeko arrazoia izan daiteke. Azken finean, bezeroari ematen zaion zerbitzuari dagokionez, kalitate ezaugarria da.Gaur egun 50.000 baino gehiago dira Kontsumo Arbitrajeari atxikitako Enpresen Errolda Nazionalean sartuta dauden enpresak.
