Saltzeko era desberdinak
Saltzeko era nagusiak hauek dira:
- Handizkako salmentak: merkantzia kantitate handiak erosten dituzten denda nagusiei zuzenduak, horiek gero beraien saltokietan salduko dituzte.
- Beherapenak: urtaroko beherapenak. Denboraldian saldu ez diren salgaiei irtenbidea ematea dute helburu.
- Likidazioko salmentak: bai saltokia ixtera doalako edo enpresaren norabidea aldatu delako, produktuak prezio baxuagoan saltzen dituztenak.
- Saldoetako salmentak: kontsumitzaileak modaz kanpo dauden salgaiak, hondatuak daudenak edo akatsa dutenak aurki ditzake.
- Eskaintzak: sustapen bat bilatzen duten produktuen prezioekin datorren jaitsiera.
- Sustapenak: ezagutzera eman nahi diren produktu berriei egokitzen zaie. Produktu bati bultzada berri bat emateko edo bere irudia aldatzeko ere erabiltzen dira.
