Bermeak, zuzenketak, fakturak eta ordainagiriak
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
Kontsumitzaile orok denbora batez erosketa fakturak, ordainagiriak eta bermeak gorde egin behar ditu, beharrezkoa baita haiek erakustea edozein arazoren aurrean erreklamazioa bideratu ahal izateko.
Bezeroek beti erosketa ordainagiria eskatu behar dute, produktuaren itzulera edo aldaketarako beharrezko frogagiria baita. Hori gabe, ezinezkoa da erreklamaziorik aurkeztea.
Etiketak ere beharrezkoak dira, batez ere ehungintzan. Jantziak akatsen bat badu edo kontsumitzaileak uste zuena betetzen ez duelako aldatu nahi badu, etiketa duen jantziak hori ez dela erabili erakutsiko du eta aldaketa egin daitekeela. Orokorrean, legez, produktu berri batek gutxienez bi urtez bermaturik egon behar du. Bigarren eskuko ondareentzat berriz berme txikiena urte batekoa da.
Tresna elektriko gehienek, etxetresna elektrikoak bezala, telebista edo ordenagailuak, erosleari erosketa-berme bat eskaintzen diote. Baina balioa izan dezan, erosi den saltokiko zigilua izan behar du.
Etxe-tresna elektrikoen fabrikatzaile edo inportatzaileek, tresna hori gehiago ez egitea erabakitzen dutenetik, bost urteetan zehar bermatu beharko dute ordezko piezen horniketa.