Etiketa-jartzea (2)
Elikagaiak
Era egokian etiketatua dagoen elikagaiak, produktuaren ezaugarriak argi eta garbi azaldu behar ditu, zein motatakoa den, identitate eta ezaugarriak, osagaiak, kopurua, produktu horren epea noiz amaitzen den, jatorria eta fabrikatzeko edo lortzeko modua.
Pasa ezazu sagua zenbaki gorrien ondotik etiketen informazio osoa ezagutzeko.
Elikagaia gaizki etiketaturik egongo da, etiketan:
- Erosleari, produktu horrek ezaugarri bereziak dituela esaten bazaio, kontuan izanda, antzekotasun bat duten produktu guztiek, ezaugarri berdintsuak dituztela.
- Elikagaiari, gaixotasun baten prebentzio, terapeutiko edo sendatze ahalmena eransten zaionean. Kasu horretan, ur mineral naturalak alde batera utziko dira, baita legegintza konkretu bat daukaten elikagai produktuak ere, adibidez, elikatze modu berezi batera zuzenduak daudenak.
Gaur egun, Europako Parlamentuak behikiari eta bere produktu eratorriei, etiketa jartzeko orduan kontrol berezia egiten die, etiketa horietan, kontsumitzaileari informazio zehatza agertzeko aginduz.
Informazio horrek datu hauek izan behar ditu, animaliaren jaiotze lekua eta sexua, gizentze-sistema, hiltze-data, animalia zerekin elikatu den, eta gaixotu izanez gero, zer antibiotiko eta bizigarri eman zaizkion. Era horretan, behien entzefalopatia espongiformearen aurrean, kontsumitzailea jakinaren gainean eta babestua egotea lortu nahi da.
