KONTSUMOA

Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak

Kontsumitzea eta produktu edo zerbitzu bat erabiltzea ez dira gauza bera. Eta beharrezkoa da oinarrizko ezagutza batzuk izatea kontzeptu hauei buruz, edozein desadostasuni aurre egiteko. Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak izatearen arabera, era batera edo bestera arituko gara.

Kontsumitzaileak euren borondatez produktu edo zerbitzu bat erosten duten pertsona fisiko edo juridikoak dira. Esne marka zehatz baten edo banku jakin baten kontsumitzaileak gara.

Erabiltzaileak produktu edo zerbitzu bat derrigorrez erosten duten pertsonak dira, orokorrean ez dagoelako beste aukerarik. Autopista, itsasadarreko transbordadorea, Euskotren edo elektrizitate konpainiaren erabiltzaileak gara.

Ondasun eta zerbitzuak ekoizpen, eraldakuntza, merkaturatze edo beste batzuei eginiko prestazio prozesuetan sartzeko asmoz hauek biltegiratu, erabili edo kontsumitzen dituztenak ere, azken jasotzaileak izan ezean, ez direla kontsumitzaileak izango. Adibidez, bere dendan salduko dituen pastelak egiteko esnea erosten duen pertsona ez da kontsumitzailea; tren bat bere merkantziak garraiatzeko erabiltzen duen enpresa ez da erabiltzailea.

Erabiltzailea babesteko asmoz, botere publikoek araudi bereziak ezartzen dituzte, euren eskubideak defendatzeko helburuarekin. Hau dela eta, adibidez, autopista bat egiteko emakida egiterakoan, Administrazioak aurretik erabakitzen ditu zerbitzua prestatzeko baldintzak.

Kontsumitzailearen babesa araututa dago eta kasu zehatzetan bakarrik aplikatzen da. Kontsumo agintaritzak, legez, ezin du partikularren arteko gatazketan esku hartu, ezta arautegi berezi bat duten gaietan ere, esate baterako, osasunarekin zerikusia duten arazoetan.