KONTSUMOA

Erreklamazio orriak

Kexa bat administrazio bidetik aurkezteko metodorik erraz eta gomendagarriena erreklamazio orri bat betetzea da. Eusko Jaurlaritzako Industria, Komertzio eta Turismo Sailak dioenez, kexa bat bide administratibotik aurkeztea metodo gomendagarriena da. Horrela, Administrazioa kontsumitzaileen arazoak konpontzen saiatuko da akordio edo arbitraje bidetik, eta arau-hauste bat gertatzen bada, erreklamatutako alderdiari dagokion zigorra jarri ahal izango dio.

Inprimaki honek automatikoki kalkatzen diren hiru kopia ditu, bata zuria, beste bat arrosa, eta azkena berdea:

  • Bideratzen den kopia zuria da, eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Lurralde Bulegora, Informaziorako Udal Bulego batera edo kontsumitzaile elkarte batera bidali behar da, hauek baitira kopia bideratzeko arduradunak.
  • Kopia arrosa merkatariak edo zerbitzua eskaini duenak hartzen du.
  • Kopia berdea kontsumitzaileak gorde behar du, erreklamazioaren egiaztagiria baita.

Erreklamazioa jasotzen duenetik hamabost laneguneko epean, kontsumo esparruko agintari eskudunak, hau jaso izana jakinarazi eta erreklamatutako saltzaileari bidaliko dio, azken honi hamar laneguneko epea emanez arrazoibideak aurkeztu eta frogak ekar ditzan.

Erreklamazio orriak

Erreklamazio orriak desadostasuna sortu den lekuan bertan edo bezero eta erabiltzaileentzako informazio gunean bete behar dira. Bertan gure izena, helbidea eta NAN jasota utziko ditugu, baita inprimakian eskatzen diren beste datu guztiak ere.

Nolanahi ere, argi utzi behar dira kexa eragiten duten gertaerak eta hau zein egunetan aurkezten den. Behin orria bete ondoren, merkatariak edo zerbitzuaren prestatzaileak egokiak iruditzen zaizkion oharrak adierazi ditzake inprimakian xede horretarako jarri den hutsunean.