Publizitate pertsonalizatuaren arazoak
Publizitatea kontsumitzaileari oso informazio baliotsua eman diezaiokeen komunikabide subjektibo eta interesdun bat da, beti ikuspuntu kritiko batetik aztertu behar dena. Kontuz ibili behar dugu, inork ez baitu ezer oparitzen.
Publizitatean datozen eskaintzak ezin dira aldatu, euren edukiak lotesleak baitira, hau da, bete daitezela eska dezake kontsumitzaileak. Hau dela eta, gomendagarria da erositako produktuari edo kontratatutako zerbitzuari buruz eskuratzen dugun publizitatea gordetzea, batez ere horren salneurria altua bada.
Sarritan, kontsumitzaile eta erabiltzaileek euren datu pertsonalak eta helbidea daramatzaten gutunak, txostenak edo publizitate katalogoak jasotzen dituzte beren postontzietan. Datuak publizitate pertsonalizaturako erabiltzen diren fitxategi informatizatuetatik datoz.
Postazko bidalketa pertsonalizatuak saihesteko aukera bat Marketing Zuzeneko Estatu espainiarreko Elkartearen Robinson Zerrenda da. Honek, isilpean, postaz publizitatea jaso nahi ez duten pertsona guztien izen eta helbideak biltzen ditu. Izena emateko, kontsumitzaileak aipatutako elkartera jo beharko du, bere izen-abizenak, helbidea eta NAN adieraziz.
