Justiziarako sarbidea
- EXTRA: Epaiketa motak
Kontsumitzaile eta erabiltzaileek auzitegiei ondasun eta zerbitzuen publizitatean eskainitakoa ez betetzeagatik sortutako kalte-galerei dagozkien auzi-eskeen ardura har dezaten eska diezaiekete.
Kontsumitzaileek jakin behar dute Bakezko Epaitegiak 48 euroko kopurua gainditzen ez duten ohiko prozesuen eskudunak direla.
Epaitegi hauek Lehen Instantziako Epaitegirik ez duten udalerrietan daude.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileek auzi-bidetik euren kabuz jotzen dutenean, beste alderdia baino egoera txarragoan daudela kontura daitezke, batez ere lege aholkulariak dituzten enpresei buruz ari bagara. Baina auzi-bidetik kontsumitzaile elkarte baten bidez jotzeko aukera ere badago, hauek lege aholkularitza zerbitzuak baitituzte, kontsumitzaile eta erabiltzaileen banako nahiz taldeko arazoak defendatzen esperientzia handia dutenak.
Auzi-bideak kostu ekonomiko batzuk dakartza. Abokatu eta prokuradoreaz aparte, beste profesionalen prestazioak ere aurreikusi beharko ditugu, adibidez adituenak. Kontutan hartu behar dugun beste alderdi bat kostuak dira, auzia galtzen duenari, bere gastuak ordaintzeaz aparte, epailetzako kostuak ordaintzeko zigorra ere ezarri diezaioketelako. Kostu hauek beste alderdiaren abokatu eta prokuradorearen gastuak (legez hauek esku hartzeko betebeharra badago) eta epaiketan parte hartu duten adituei dagozkienak barne hartzen dituzte.