KONTSUMOA

Euskal Kontsumitzaileak eta Europar Batasuna

Euskal kontsumitzaileek kontsumoarekin erlazionatutako arazoei buruzko informazioa lor dezakete Euskal Herriko Kontsumitzailearentzako Europako Zentroan. Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokio, eta Europako Batasuneko edozein bazterreko aholkularitza espezializatua eskaintzen du kontsumoari buruzko gaietan. Europako Batzordeak sustatutako Kontsumoari buruzko Europako Informazio Sareari dagokiola azpimarratu beharra dago.

Euskal kontsumitzaileek kontsumo esparruan arazoak izan badituzte, eta arazo hauek Europar Batasuneko beste herrialdeetan sortu bazaizkie, Euskal Herriko Kontsumitzailearentzako Europako Zentroarekin harremanetan jar daitezke. Erakunde hau Kontsumoari buruzko Europako Informazio Sareko zentro eskudunarekin harremanetan jarriko da arazoa konpontzeko.

Aipatutako zentroaren helburua batez ere informaziorako udal bulego, kontsumitzaile elkarte edo administrazio publikoen sareei laguntza espezializatua eskaini eta informazioa bideratzeko baliagarria izatea da, erakunde hauek baitira kontsumitzailearenganako laguntza indibiduala emateko arduradunak.