KONTSUMOA

Euskal Kontsumitzaileak eta Europar Batasuna (2)

Euskal Herriko Kontsumitzailearentzako Europako Zentroak dituen helburuen artean, bere web orrian ikusi dezakegun bezala, hurrengoak azpimarratu behar ditugu:

  • Kontsumitzaileari informazioa ematea, bai berezko datu baseetan bai beste informazio sistema espezializatuetan egindako kontsulten bidez.
  • Kontsumoari buruzko muga arteko gatazkak konpontzeko beharrezkoak diren izapideak egin eta hauetan bitarteko moduan jardutea.
  • Sareko Europako beste bulegoekin informazioa trukatzea.
  • Kontsumitzailearentzako garrantzitsuak diren alderdien zabalkundea bultzatzea, kontsumo gaiei buruzko informazio eta prestakuntza jarduerak egitea.

Europako erreklamazio formularioa Europako Batasunean kontsumoari buruzko gatazken bitartekotza eta adiskidetasunezko konponketa errazten dituen tresna bat da. Europako Batasuneko hamaika hizkuntza ofizialetan lor daiteke, baita euskaraz ere. Formulario hau erabiltzeko, Euskal Herriko Kontsumitzailearentzako Europako Zentrora bidali beharko da, behar bezala beteta eta egokiak zaizkion dokumentuen fotokopia batekin batera (originalak beti gorde egin behar dira).

Nolanahi ere, kontsumitzaile elkarteetara, Euskal Herriko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoetara (KIUB), edo Eusko Jaurlaritzako Industria, Kontsumo eta Turismo Sailera jo dezakete beti.