Komunikazioa eta kode linguistikoa
- ANIMAZIOA: Komunikazio-prozesua
- LINK: Kanpo loturak (1)
Zeinuak
Zeinu bat, beste gauza baten ideia gogorarazten duen zerbait da. Esate baterako, semaforo baten argi gorriak debekuaren ideia gogorarazten du, paper baten gainean eginiko marrazkia, edozein objekturen adierazpena izan daitekeen bezala.
Zeinu-motak
- Hautemateko erabiltzen dugun zentzumenaren arabera, bi zeinu-mota nagusi bereiz ditzakegu:
- Ikustezkoak, adibidez, trafiko-seinale bat.
- Entzutezkoak, adibidez, anbulantzia baten sirena.
- Formari dagokionez, bi multzo handi bereiz ditzakegu:
- Linguistikoak, giza hizkuntzan oinarriturikoak.
- Ez-linguistikoak, hitzezkoak ez diren komunikazio-sistemetan oinarriturikoak, adibidez, keinuak.
Komunikazioaren elementuak
Komunikazioa gauzatu dadin beharrezkoak diren elementuak honako hauek dira:
- Igorlea: komunikazioan mezua adierazten duen pertsona.
- Mezua: zeinu-multzo gisa eman nahi den informazioa.
- Hartzailea: komunikazioan mezua hartzen duen pertsona.
- Erreferentea: mezuak adierazten duen kanpo-errealitatea.
- Kodea: mezua osatzeko konbinatzen diren zeinu eta arauen multzoa da, eta berdina izan behar du igorle eta hartzailearentzat.
- Komunikazio-kanala: mezua interferentziarik gabe hartzailearengana heltzeko bidea.
- Mezuaren testuingurua: mezuaren aurretik eta ondoren adierazitakoak osatzen du eta esanahi osoa ematen dio.

Mintzaira eta hizkera
Mintzaira pertsonek zeinu linguistikoak erabiliz komunikatzeko daukagun ahalmena da.
Hizkuntza, berriz, hiztun komunitate batek konpartitzen duen hizkuntza zehatza da. Zentzu honetan, adibidez, gaztelera, katalanera edo arabieraz ari gara.
Zeinu linguistikoa
Zeinu linguistiko deitzen diogu hizkera bat osatzen duten ahozko eta idatzizko zeinu bakoitzari. Beste zeinu-mota batzuetan bezalaxe, linguistikoetan bi maila bereiz ditzakegu:
- Adierazlea, edo adierazpen-maila.
- Adierazia, edo eduki-maila.
Zeinu linguistiko baten adierazlea, gure buruan dugun soinu-kate jakin baten irudi fonikoa da. Irudi honek posible egiten du hitzak ahoskatu gabe pentsatu ahal izatea.
Zeinu linguistiko baten adierazia, gure buruan adierazle zehatz batekin lotzen dugun kontzeptu edo irudia da.
Kodea
Kode bat izaera bereko zeinu-multzoa da, eta hauek osatu eta konbinatu ahal izatea posible egiten duten arau batzuengatik zuzenduta daude. Horrela, kodeak dira musika notazioa, zeinek arau batzuen arabera, elkartutako nota eta partituren (zeinuak) bidez musika igortzea ahalbidetzen baitu; edo bide-zirkulazioa, zeinek era egoki batean jarritako (arauak) kolore eta formen (zeinuak) bidez trafikoa zuzentzen baitu.
Hizkuntza bat zeinu linguistiko desberdinez eta zeinu hauek osatu eta elkartzea ahalbidetzen duten arauez osaturiko kodea ere bada; beraz, hizkuntza bakoitza, kode linguistiko bat da.
Hizkuntza eta hizketa
- Hizkuntza kodea da, hau da, hizkuntza bereko hiztun guztien eskueran dagoen zeinu eta arauen multzoa.
- Hizketa mezu jakin batean hiztun batek egiten duen hizkuntzaren erabilera da. Erabilera hau, hiztunaren eraketa eta asmoak, hala nola komunikazioa gauzatzen den momentuko zirkunstantziek baldintzatzen dute.
Komunikazio-ekintza
Komunikazioak gizarte-harremana suposatzen du eta komunikazio-prozesuak honako atal hauek ditu:
Arrazoia: igorleak mezu bat eraikitzea eta bidaltzea erabakitzeko duen arrazoia.
Egokitzapena: mezuaren egokitzapena komunikabide eta hartzaile motarekiko.
Asmoa: informazioa eman, agindua, eskaria, iradokizuna, kritika... adieraz dezake.
Efektua: hartzaileak bere ezaguera edo bere portaera alda ditzake mezuaren ondorioz.
Komunikazio-egoera
Komunikazio-egoera, komunikazioa gertatzen deneko zirkunstantzia da. Honako hauek osatzen dute:
· Ingurune fisikoa (igorpen-lekua, momentua eta bidea).
· Gizarte-harremanak.
Zeinu linguistikoaren arbitrariotasuna
Adierazle eta adieraziaren arteko erlazioa arbitrarioa da. Horregatik, hizkuntza bakoitzak adierazle desberdina esleitzen dio adierazi bakoitzari. Esate baterako, «ser humano adulto varón» kontzeptua, gaztelaniaz hombre adierazlearekin lotzen dugu, ingelesez man eta frantsesez homme den bitartean.
Ferdinand de Saussure
(1857-1913), hizkuntzalari suitzarra. Hizkuntzen azterketari buruz dituen ideia iraultzaileengatik hizkuntzalaritza modernoaren abiarazlea da. Hizkuntza eta hizketa, sinkronia eta diakronia, sintagma eta paradigmaren arteko kontrajartze handiak, baita zeinu linguistikoaren nozioa eta honen arbitrariotasuna ere, bere ikasleek argitaratu zuten "Curso de lingüística general" bere obran agertzen dira.
