GAZTELANIA

Hizkuntzaren antolaketa eta azterketa. Hizketako egintzak

Hizkuntzaren sistemak unitate handiagoak osatzeko arau batzuk jarraituz konbinatzen diren unitateak izatea du ezaugarri. Horrela linguistika maila ezberdinetan egitura daiteke hizkuntza aztertzeko. Bestalde, unitate horiekin sortuko ditugun enuntziatuek komunikazio-funtzio bat eta asmo (hizketako ekintza) jakin bat izango dute.

Unitateak

Edozein sistema linguistiko, bere osagarri diren zenbait unitatetan antolatzen da eta bere artean konbina daitezke unitate handiagoak sortzeko. Honako hauek dira:

  • Hizkuntzak osatzen dituzten unitate txikienak fonemak dira (3. gaia ikusi). Esate baterako, /s/, /o/, /a/, /k/, eta errepertorio txiki eta itxia osatzen dute (hamarreko gutxi batzuk; gaztelaniaz, hogeita lau). Hala eta guztiz ere, elementu gutxi hauek konbinatuz milaka hitz eraiki daitezke eta mezu-kopuru mugagabea sor daiteke.
  • Fonemak bere artean konbinatzen dira esanahia duten unitate handiagoak sortzeko, hitzak esate baterako (4. gaia ikusi). /s/, /o/, /a/, /k/ fonemak konbinatuz saco, cosa, asco, caos, ocas, caso osa dezakegu.
  • Hitzak bere artean elkartu eta konbinatzen dira ideia bat adierazten duten unitateak osatzeko: enuntziatuak (12. gaia ikusi). Dentro del saco había dos ocas perpausa, adibidez, enuntziatu bat da.
  • Enuntziatuak konbinatuz beste komunikazio-unitate itxi eta independente batzuk lor daitezke: testuak (30. gaia ikusi).

Mailak

Hizkuntzaren azterketan zenbait maila bereiz daitezke:

  • Maila fonikoa (3. gaia ikusi): lehenengo maila da hizkuntza baten deskripzioan, sistemako unitaterik txikienetaz arduratzen baita: hotsak. Deskripzio hau osagarriak diren bi diziplinatan burutzen da:
    • Fonetika, hotsen alde fisikoa, materiala aztertzen duena.
    • Fonologia, hizkuntzaren fonemak aztertzen dituena.
  • Maila morfologikoa(4.tik 11.rainoko gaiak ikusi): maila honetan hitzen forma aztertzen da, esanahi lexiko edo gramatikala duten bere osagaietatik abiatuta.
  • Maila sintaktikoa (12.tik 29.rainoko gaiak ikusi): maila sintaktikoa hitz-konbinazioaren azterketaz arduratzen da. Hitzak sintagmetan elkartzen dira eta azken hauek, enuntziatuetan.
  • Testu-maila (30.tik 35.rainoko gaiak ikusi): testuen ezaugarriak aztertzen ditu eta beren artean sortzen diren harremanak. Testuak enuntziatu bat edo batzuk ditu eta komunikazio-unitate gorena da.

Hizketako egintzak

Hizkuntzak «gauzak egiteko» balio du. Agurtzeko, informazioa eman edo eskatzeko, gezurra esateko, zoriontzeko, kexatzeko, maitasuna agertzeko, etab. Asmoz enuntziatu bat bidaltzen dugun bakoitzean, hizketako egintza bat burutzen ari gara, hau komunikazio linguistikoaren unitaterik txikiena izanik.

Hortaz, hizketako egintza orok bi alderdi ditu:

  • Esaten duguna, hau da, hizkuntzaren arauekin eratutako enuntziatua.
  • Enuntziatu hori igortzean egiten duguna, hau da, komunikazio-ekintza edo hizketako egintzaren asmoa.

Komunikazio-funtzioak

  • Enuntziatu batean zenbait komunikazio-funtzio edo helburu aurki daitezke, baina normalean hauetariko bat antzeman daiteke komunikazio-funtzio nagusi gisa.
  • Funtzio hauetariko bakoitza, beste gauza batzuen artean, bere arreta komunikazioaren elementuren batean jartzeagatik nabarmentzen da (1. gaia ikusi).
Funtzio nagusia Helburua Komunikazioaren elementua Adibidea
Adierazgarriaedo erreferentziala Errealitateari buruzkoinformazioa eman. Erreferentea Tres más dos son cinco.
· Irudimenezkoa Errealitatea asmatua denean. -------- Las vacas vuelan.
· Metalinguistikoa Erreferentea hizkuntza bera denean. Kodea La (f) es un fonema.
Fatikoa edo kontaktuzkoa Komunikazioa hasi, mantendu, bukatu edo egiaztatu. Kanala ¿Me oyes?
Adierazkorra edo emotiboa Sentimenduak eta emozioak adierazi. Igorlea ¡Qué alegría!
Deitzailea edo konatiboa Solaskidearen portaeran eragina izan. Hartzailea ¡Largo de aquí!
Poetikoa Literatur testuak edo beste edozein motakoak sortu baina ezohiko eran. Mezua Habla por los codos.

Hizketako egintza-motak

  • Adierazpenezkoa: hartzaileari informazioa emateko balio du. Hauek antzematen dira egiazkoak edo gezurrezkoak diren esan daitekeelako: María ha salido de mi casa.
  • Galdetzailea: bere helburua hartzaileari buruzko informazioa lortzea da. Perpauseko osagaien intonazio eta ordenari esker antzeman daiteke: ¿Ha salido María de mi casa?
  • Norabidezkoa: bere helburua hartzaileak ekintza bat burutu dezala da. Bokatibo bat agertzen da eta agintera erabiltzen ohi da: María, sal de mi casa.
  • Adierazkorra: igorlearen subjektibitatea eta ikuspuntua adierazten du, askotan oso modu zehatzean ez bada ere: ¡María ha salido de mi casa!

Linguistika

Hizkuntzaren azterketa zientifikoa da, eta zenbait metodo eta adarrekin egiten du lan.

 

Linguistikaren adarrak

· Linguistika orokorra edo linguistikaren teoria hizkuntzen azterketatik abiatzen da hauetan ezaugarri komun edo unibertsalak aurkitzeko.

· Linguistika historikoa denboran zehar hizkuntzek jasan duten bilakaeraz arduratzen da.

· Psikolinguistika hiztunek beren hizkuntza eskuratzen duteneko prozesuaz arduratzen da.

· Soziolinguistikak hiztunen arteko gizarte-harremanek mezuan duten eragina du aztergai.

 

Semantika

Semantika dugu espezifikoki zeinu linguistikoen adieraziaz arduratzen den linguistikaren atala, beste diziplinak adierazleaz arduratzen baitira. Semantikak adierazien artean ematen diren harremanak eta hitzek jasaten dituzten esanahi-aldaketak aztertzen ditu.

 

Komunikazioaren arrakasta

Hizketako egintzaren beste alderdi bat da berarekin hartzailearengan lortzen den efektua. Igorlearen komunikazio-arrakasta, hizketako egintza bat igortzean, hiru faktoreren menpe dago:

· Hartzaileak enuntziatuaren esanahia interpretatzen jakin behar du.

· Igorlearen asmoa antzematen jakin behar du.

· Mezuak nahi dugun efektua sortu behar du hartzailearengan.

 

Burutzeko hizketako egintzak

Hauetan ekintza bat aipatzearekin batera (debekatu, galdetu, agindu, ziurtatu, ezeztatu, zin egin, etab.), ekintza hori burutzen ari gara. Adibidez: Te prometo que mañana iré a verte.