GAZTELANIA

Gaztelaniaren fonologia

Hotsak eta fonemak, hizkuntzaren maila fonikoa osatzen dutenak, unitate linguistiko txikienak dira, eta beraien arteko konbinaketatik abiatuta unitate handiagoak sortzen dira. Hala ere, maila honetan mezuaren izaera ahostunarekin lotuta dauden beste era bateko ezaugarriak aztertzen dira. Horrela bada, azentuaren bidez esanahi ezberdina duten hots-kate berdinak bereiz daitezke (revolver/revólver), eta intonazioak hiztun batek hots-kate bera igortzerakoan erabil ditzakeen jarrerak seinalatzen ditu (¿Hay alguien aquí?/ ¡Hay alguien aquí!).

Gaztelaniaren sistema fonologikoa

Hots bat ahoskatzean fonazio-organo desberdinek hartzen dute parte. Batzuen eta besteen parte-hartzeak, bere posizioak eta airea kanpora irteteko duen moduak hots bakoitzaren ezaugarriak definitzen dituzte.

Gaztelaniaren sistema fonologikoak hogeita lau fonema ditu bi talde desberdinetan antolatuta: bokal- fonemak eta fonema kontsonantikoak.

Bokal-sistema

Gaztelerak bost fonema bokaliko ditu, eta beren artean desberdintzen dira honen arabera:

  • Artikulazio-puntua: soinu-uhina ahoaren aurreko aldera, atzeko aldera edo erdiko aldera zuzentzen da.
  • Irekidura-maila: ahoa gehiago edo gutxiago irekitzen da bokalak ahoskatzean.

Bokalen sailkapena

Artikulazio-puntua
Aurrekoak Erdikoak Atzekoak
Irekidura-maila Itxiak i u
Erdirekiak e u o
Irekiak a

Sistema kontsonantikoa

Gaztelaniak hemeretzi fonema kontsonantiko ditu eta ezaugarri hauen arabera bereizten dira:

  • Artikulazio-puntua: hotsa sortzeko bi organo hurbiltzen direnean (ezpainak esate baterako, /p/ ahoskatzean), aireak irteteko oztopo bat aurkitzen duen lekua da.
  • Artikulazio-modua: airea, aipatutako oztopo hori gainditzean, irteteko duen modua (/p/ ahoskatzean airea bat-batean irteten da).
  • Ahosabai bigunaren posizioa: honen bidez fonema ahokariak eta sudurkariak bereiz daitezke. Artikulazioaren momentuan ahosabai biguna faringeari itsatsita badago, airea ahotik irteten da eta fonema ahokaria da (/f/); faringetik aldenduta badago, airea sudurretik irteten da eta fonema sudurkaria da (/n/).
  • Ahots-korden parte-hartzea: hots bat ahoskatzean, ahots-korden bibrazioak edo bibrazio ezak hots hau ozena (/b/) edo gorra (/p/) den zehazten du.

Kontsonanteen sailkapena

Segmentuaz gaindiko ezaugarriak: azentua eta intonazioa

Azentua

Azentua hitz bateko silaba bat ahoskatzen duguneko intentsitatearen indargarri bat da. Azentua daraman silabari silaba tonikoa deitzen zaio, eta azenturik ez duenari, silaba atonoa. Adibidez "chaqueta" hitzean que silaba tonikoa da, cha eta ta atonoak diren bitartean.

Silaba tonikoak hitz baten barruan betetzen duen posizioaren arabera, hiru hitz-mota bereizten dira:

  • Oxitonoak: hitzaren silaba tonikoa azkena denean: dormir.
  • Paroxitonoak: hitzaren silaba tonikoa azkenaurrekoa denean: carpeta.
  • Proparoxitonoak: hitzaren silaba tonikoa azken hirugarrena denean: cántaro.

Intonazioa

Intonazioa hots-segida bat ahoskatzean erabiltzen den melodia da.

Bi etenaldiren artean dagoen kate mintzatuaren zatiari talde fonetiko deitzen zaio. Talde fonetiko baten melodia-kurbaren bukatzeko moduak zehaztuko du enuntziatu mota.

  • Beheranzko melodia-kurba: adierazpenezko edo harridurazko mezuen intonazio bereizgarria da: ¡Qué bonito es! - Hoy hace mucho frío.
  • Goranzko melodia-kurba: Baieztapen edo ezeztapenarekin erantzuten diren galderen eta bukatu ez diren sekuentzien berezko intonazioa da: ¿Hay alguien aquí? - Perro ladrador...
  • Esekidurazko melodia-kurba: talde fonetikoa tonu-aldaketa egon gabe bukatzen denean, hitz-talde batek eragindako etenaldi laburra izaten da: De verdad, hijo mío, no sé qué te pasa.

Fonema bakoitzaren ezaugarriak

Fonema bakoitzaren ezaugarriak ondorengoek motibatuak dira:

  • Artikulazio-puntua: soinuaren produkzioan parte hartzen duten organoak kontaktuan ipintzen diren lekua da. Horren arabera fonema bat ezpainbikaria, ezpain-horzkaria, hortzartekaria, horzkaria, hobikaria, palatala eta belarra izan daiteke.
  • Artikulazio-modua: aire-irteeraren arabera soinu-ekoizleek hartzen duten jarrera da. Horren arabera, fonema bat herskaria, frikatiboa, afrikaria, albokaria, dardarkaria, sudurkaria, ahoskabea eta ahostuna izan daiteke.
 

Fonetika eta fonologia

Fonetika hizkuntzalaritzaren adar bat da eta hizketaren hots posible guztiak aztertzen ditu beren gauzatze zehatzetan, banakoetan, geografikoetan, eta abar. Hotsak ahoskatzeko aukera teorikoki mugagabea da.

Fonologiak fonemak aztertzen ditu, fonematzat ulertuz hiztunek duten hots baten aldaera posibleen irudi abstraktu edo mentala, kasu ezberdinetan hartzen den ahoskera zeinahi den ere.

 

Letrak

Hotsen adierazpen grafikoa dira. Ez dago elkarrekikotasunik letra eta hotsaren artean:

· Zenbait letrek hots bera adierazten dute: c + e, c + i (cero, ciclón) eta z (zumo, zamarra) [z] hotserako.

· Letra batek hots desberdinak adieraz ditzake: g letra [j] (regir ) eta [g] (gato) hotsetarako.

· Badago letra bat hotsik adierazten ez duena:
h (hombre) [Ø].

 

Fonemen identifikazioa

Hizkuntza jakin batean, hitz baten hots bakar bat beste batengatik aldatzean bere esanahia aldatzen denean, bi hots horiek fonema desberdinak direla esaten dugu.

Berdinak badira, ez ditugu horrela hartu behar: pato, palo; rosa, ropa.

 

Gaztelaniaren sistema kontsonantikoaren aldaketak

· Sisipasa /s/ eta /z/ fonemak ez bereiztean eta hauek biak [s] hotsarekin gauzatzean datza (canción [kansión]).

· Zizipasa sisipasa bezalako fenomenoa da, baina aurkako emaitzarekin: lehen aipatutako fonema biak [z] bezala ahoskatzen dira (fabuloso [fabulozo]).

· Yeismo izeneko fenomenoa /ll/ eta /y/ fonemak ez bereiztean datza, biak [y] bezala ahoskatuz (lluvia [yuvia]).

 

Silaba

· Silaba ahots-igorpen bakar batean ahoskatzen diren soinuen elkarketa da. Imagen ® i- ma- gen (hiru ahots-igorpen = hiru silaba)

· Silaba berean bi bokal elkartzen direnean diptongo bat osatzen dute.

· Silaba berean hiru bokal elkartzen direnean triptongo bat osatzen dute.

· Bi bokal jarraian agertzen direnean baina silaba desberdinetan, hiato bat osatzen dute.