Hitza
Egitura eta osagaiak
Hitza unitate linguistiko bat da. Badaude hitz batzuk ezin direnak esanahia duten unitate txikiagoetan banatu, ayer bezala. Beste hitz batzuk, aldiz, esanahi lexiko edo gramatikala duten segmentu txikiagoetan banandu daitezke, niños = niñ-o-s bezala.
Osagai-motak
Hitz askotan antzeman daitezkeen esanahi lexiko edo gramatikala duten segmentuak morfemak deitzen dira, eta hiru motakoak izan daitezke:- Erroa hitzaren esanahi lexikoa jasaten duen zatia da, hau da, bere oinarrizko esanahia.
- Desinentzia flexiboak erroei eransten zaizkie hitz baten forma desberdinak lortzeko, eta genero, numero, pertsona, eta abarreko esanahiak ematen dituzte. Hitzen amaierei loturiko informazio hauek akzidente gramatikal izena hartzen dute.
- Hizkiak hitz berriak lortzeko erro bati eransten zaizkion partikulak dira. Hitzaren barnean duten posizioaren arabera horrela deitzen dira:
- Aurrizkiak, erroaren aurrean agertzen badira (prever).
- Atzizkiak, erroaren ondoren agertzen badira (amigable).
- Artizkiak, erroa eta atzizki baten artean jartzen diren hizkiak (panadero).
Bere egituraren araberako hitz-motak
- Hitz aldakor edo flexiboak eta hitz aldaezinak:
- Hitz aldakorrak dira desinentzia flexiboak onartzen dituztenak (amarill-o).
- Hitz aldaezinak dira desinentzia flexiborik onartzen ez dutenak (allí).
- Hitz bakunak eta hitz elkartuak:
- Hitz bakunak dira erro bakarra dutenak (cog-erán).
- Hitz elkartuak dira bi erroz edo gehiagoz osatuta daudenak (mata-suegras).
- Hitz primitiboak eta hitz eratorriak:
- Hitz primitiboak dira hizkirik ez dutenak (alta).
- Hitz eratorriak dira hizkiren bat dutenak (alt-itud).
Hitz berrien sorrera
Batez ere zientzia eta teknologiaren aurrerapenak direla eta, gaztelaniak hitz berriak sortu behar ditu errealitate berriak izendatzeko.
| Metodoak | Definizioa | Adibideak |
|---|---|---|
| Hitz guztiz berriak | ||
| Akronimia | Beste hitz batzuen letrekin hitzak sortzean datza. | sida = síndrome de inmunodeficiencia adquirida |
| Mailegua | Beste hizkuntza batetik termino bat hartzean datza. | club (ingeleseko clubetik) chalé (frantseseko chaletetik) |
| Hitzak sortzea beste batzuetatik abiatuta | ||
| Eratorpena | Hitz baten erroari atzizki bat eranstean datza beste berri bat sortzeko. | máquina =maquin-ista |
| Elkarketa | Hitz bakar batean erro bi edo gehiago elkartzean datza edo erro bati aurrizki bat eranstean. | alta-vozpre-historia |
| Parasintesia | Hitz-sorreran elkarketa eta eratorpenezko mekanismoek batera parte hartzen dutenean sortzen da. | siete-mes-ino, en-ter-necer, des-car-ad-o |
Perpausaren atalak
Hizkuntza bateko hitzak oso desberdinak dira beren esanahia, osaera eta bete ditzaketen funtzioengatik. Hiru irizpide hauek kontuan izanda, hitzak klase edo multzoetan elkar ditzakegu, tradizionalki perpausaren atalak deitu izandakoak.
- Kategoria gramatikal nagusiak honako hauek dira: substantiboak (5. gaia ikusi), artikuluak (6. gaia ikusi), adjektibo kalifikatzaileak (7. gaia ikusi), pertsona-izenordainak (8. gaia ikusi), aditzak (9. gaia ikusi) eta (10. gaia ikusi), adberbioak, preposizioak eta juntagailuak (11. gaia ikusi).
- Talde hauekin batera, batez ere bere esanahiagatik bereizten diren, eta beraz kategoria semantikoak osatzen dituzten, beste batzuk agertzen dira: erakusleak, posesiboak, zehaztugabeak, zenbakizkoak (6. gaia ikusi), galdetzaileak, harridurazkoak eta erlatibozkoak.
- Azkenik interjekzioak gehitu behar dira. Hitz hauekin sentimendu eta emozioak adierazten ditugu, eta horregatik harridurazko intonazioa erabiliz ahoskatzen ohi dira: ¡Ay!, ¡Oh!, ¡Caramba!, ¡Ojalá! (Ai!, Oh!, Arrano-pola!, Oxala!)
Interjekzioek berez esaldiak osa ditzakete (12. gaia ikusi).
Sinkretismoa
Zenbait eskolen ustez, fenomeno honi esker desinentzia batean bi nozio gramatikal edo gehiago ager daitezke batera. Horrela, compraremos adibidean, -re- desinentziak denbora eta modua adierazten ditu aldi berean.
Hitzaldakorrak eta aldaezinak
Artikulua, adjektiboak, substantiboak, izenordainak eta aditzak hitz aldakorrak dira.
Adberbioak, preposizioak, juntagailuak eta interjekzioak hitz aldaezinak dira.
Mailegulinguistikoak
Gaur egun, mailegu linguistikoen iturri nagusia ingelesa da gaztelaniarentzat, baina beste garai batzuetan frantsesa, italiera edo arabiera izan ziren.
Hitzparasintetikoak
Hitz bat parasintetikoa izan dadin aldi berean gertatu behar da elkarketa eta eratorpena . Adibidez, "descarado" hitza parasintetikoa da aurretiaz ez dagoelako ez * descara hitza ezta * carado hitza ere, baizik eta "cara" erroari des - aurrizkia (elkarketa) eta - ado atzizkia (eratorpena) erantsi zaizkiola.
Noam Chomsky . Filadelfian (EEBB) jaio zen 1928 urtean eta gaur egungo hizkuntzalaritzako figurarik nabarmenena dugu. Bere oinarrizko obrak honako hauek dira: La estructura lógica de la teoría lingüística, Estructuras sintácticas eta El lenguaje y el entendimiento . Teoria chomskyarrek jarraitzaile ugari izan dituzte. Bere gramatika sortzaile-transformatzailea da.
