Substantiboa
Motak
Beren esanahia kontuan izanik, substantiboak mota hauetakoak izan daitezke:
Arruntak edo bereziak
| Arruntak | Izendatzen duten izakiaren ezaugarriak aipatzen dituzte. | Perro: cuadrúpedo, mamífero, cánido, ladrador... | Generikoak dira: espezie edo klase oso bati aplikatzen zaizkio. Gizabanako jakin bat aipatzeko determinante edo osagarriak eransten zaizkio. | Perro. Ese perro negro. |
|---|---|---|---|---|
| Bereziak | Izaki bat izendatzean ez dituzte bere ezaugarriak aipatzen. | María, Cartagena, Teide. | Banakoak dira: izaki edo objektu bat izendatzen dute bere klaseko beste batzuengandik bereiziz. | Nerón, por ejemplo, puede ser un emperador, un perro, una cafetería... |
Konkretuak edo abstraktuak
| Konkretuak | Zentzumenen bidez antzeman daitezkeen izaki edo objektuak izendatzen dituzte. | Rosa, tren, pitido, aroma, Pirineos. |
|---|---|---|
| Abstraktuak | Zentzumenen bidez zuzenean ezin antzeman daitezkeen ideia edo nolakotasunak izendatzen dituzte. | Concepto, decisión, hermosura, ignorancia, tiempo. |
Banakoak edo kolektiboak
| Banakakoak | Singularrean egonik, izaki bakarra izendatzen dute. Batzutan, banako substantiboak singularrean erabiltzen dira, balio kolektiboa dutelarik. | Oveja, soldado, perro, barco. El tigre [los tigres] es un animal peligroso. |
|---|---|---|
| Kolektiboak | Singularrean egonik, izaki-multzo bat izendatzen dute. | Rebaño, ejército, jauría, flota. |
Zenbakariak eta zenbakaitzak
| Zenbakariak eta zenbakaitzak | Zenba daitezkeen errealitateak aipatzen dituzte. | Un día / siete días. Una hormiga/ mil hormigas. |
|---|---|---|
| Zenbakaitzak | Ezin zenba daitezkeen errealitateak aipatzen dituzte. | Agua, arena, aire, simpatía. |
Generoa
Generoa, gaztelanian substantibo guztiek duten elementu gramatikala da.
Beren generoa kontuan hartuz, substantiboak maskulino eta femeninoetan sailkatzen dira:
- Substantibo maskulinoak dira determinante (6. gaia ikusi) eta adjektiboen (7. gaia ikusi) forma maskulinoekin konbina daitezkeenak:el libro nuevo.
- Substantibo femeninoak dira determinante eta adjektiboen forma femeninoekin konbina daitezkeenak: la casa vacía.
Substantibo gehienak genero bakar bat dute: edo maskulinoak dira (portal) edo femeninoak dira (hormiga). Hala ere, badaude zenbait substantibo genero aldaketa onartzen dutenak eta, hortaz, maskulino edo femeninoak izan daitezke: niño/niña, actor/actriz.
Forma bakarreko substantiboak
Generoari dagokionez aldaezinak diren substantibo batzuek, determinante eta adjektiboa forma maskulino edo femeninoan eraman dezakete. Beren generoaren arabera horrela sailkatzen dira:
- Genero anbiguoa: Beren esanahia aldatu gabe artikulu eta adjektibo maskulino zein femeninoak eraman ditzaketen gauzak aipatzen dituztenak dira: el profundo mar / la mar agitada; el margen derecho / la margen izquierda.
- Genero arrunta: pertsonak adierazten dituzte eta beren genero-aldaketak esanahiaren aldaketa sortzen du, sexu desberdineko gizabanakoak izendatzen dituztelako: el pianista húngaro / la pianista húngara; ese joven moreno / esa joven morena.
- Genero epizenoa: forma bakarra dute eta honek artikulua eta adjektiboa genero berean daramatza, sexu baterako zein besterako: la persona más tierna; el bebé dormilón. Beti izaki bizidunak aipatzen ditu.
Numeroa
Numeroa ere substantibo guztiek duten elementu gramatikala da. Numeroaren arabera, substantiboak singularrean edo pluralean egon daitezke:
- Singularrean izaki edo objektu banako edo kolektibo bakar bat izendatzen dute (pared), eta hitza markatu gabe, hau da, zero graduko (Ø) morfemarekin, adierazten da.
- Pluralean klase bereko izaki edo zenbait objektu izendatzen dituzte (paredes).
Pluralaren sorrera
Plurala sortzeko arau orokorrak honako hauek dira:
- -s eransten zaie singularrean tonikoa ez den bokalez (y izan ezik) amaitzen diren substantiboei (3. gaia ikusi): libros, mesas, taxis, peines.
- -es eransten zaie kontsonantez bukatzen diren substantiboei eta y-z bukatzen direnei pluralera pasatzean hots hau kontsonante bihurtzen denean: flanes, leyes, álbumes, relojes.
- -s eransten zaie -a edo -e bokal tonikoez bukatzen diren substantiboei: papás, sofás, cafés, pies.
- -es morfema eransten zaie i, o, u bokal tonikoez bukatzen diren substantiboei, nahiz eta plurala -s zezartzeko joera dagoen: alhelíes/ alhelís/; jabalíes/ jabalís; rubíes/ rubís; rondóes/ rondós.
- Bokalez bukatzen diren monosilabo batzuek -es morfema agertzen dute pluralean: aes, íes, oes, síes. aes, íes, oes, síes.
Kasu bereziak
- -s edo -x-z bukatzen diren oxitonoak ez diren substantiboak aldatu gabe mantentzen dira: los miércoles, los tórax.
- Kontsonantez bukatutako erdarakadak, askotan jatorrizko hizkuntzan duten pluralaren eta gaztelaniarako egokitzapenaren artean dabiltza: (club ® clubs, clubes).
- Izen elkartuek (4. gaia ikusi) numero-morfema eransten diote bietako lexema bati, orokorrean azkenengoari (pasodoble ® pasodobles).
- Substantibo batzuek forma bakar bat dute: singularra (sed) edo plurala (cosquillas).
Justiziaren alegoria
Justiziaren alegoria.
Adimenak era abstraktuan ulertzen ditu nolakotasunak, nolakotasun hauek dituzten izakiak alde batera utzita. Horrela bada, justizia zer den pentsa dezakegu, izaki justu batean pentsatu gabe. Baita Justizia jainkotasun bat dela pentsa dezakegu.
Artikulua
a edo ha toniko
az hasten diren substantibo batzuk el artikuluarekin konbinatzen dira singularrean (el agua) , eta pluralean las artikuluarekin (las aguas), baina femeninoak dira adjektibo femeninoekin konbinatzen direlako (el agua fría).
Bukaera
Gaztelaniaz ohikoa da substantibo maskulinoak -o-z bukatzea eta femeninoak -a-z. Hala ere, hau ez da nahikoa generoa zehazteko, badaudelako -a-z bukatzen diren substantibo maskulinoak: mapa, problema edo recluta bezalakoak, eta -o-z bukatzen diren femeninoak ere bai: mano, foto, etabar.
Gainera, substantibo askoren bukaerak ez du adierazten maskulinoak edo femeninoak diren, árbol edo sed esate baterako.
Genero epizenoa
Genero epizenoa duten substantiboek animaliak eta zenbait landare izendatzen dituztenean, eta gizabanako baten sexua zehaztu nahi dutenean, nahitaezkoa da macho edo hembra hitzak eranstea, artikuluak -edo adjektiboak, eramaten baldin badu-, adierazten ez duelako:
el delfín macho/ el delfín hembra. la ballena blanca macho/ la ballena blanca hembra.
Forma biko substantiboak
Substantibo hauek genero-aldaketa dute eta hurrengo morfema flexibo hauen erabilerak markatzen du:
· Maskulinoa -o-z edo -e-z / femeninoa -a-z (niño / niña, monje / monja).
· Maskulinoa markatu gabe / femeninoa -a-z (león / leona). · Maskulinoa markatu gabe / femeninoa -esa, -isa, -ina, -triz-ez (barón / baronesa, poeta / poetisa, héroe / heroína, actor / actriz).
Maskulino / femenino aurkaritzaren esanahia
Pertsonak edo animaliak izendatzen dituzten substantiboetan, genero-bereizketak izaera sexualeko bereizketa bati erantzuten dio (niño / niña), baina beste batzutan tamaina edo hedadurazko desberdintasun bat isladatzen du (farol / farola).
