GAZTELANIA

Determinatzaileak

Determinatzaileak dira substantiboen aurrean doazen eta substantiboak zehaztu egiten dituzten edo beren hedadura mugatzen duten hitzak (hau da, determinatzen dituztenak) eta nukleo substantiboarekin batera izen sintagma osatzen dute.

Artikulua

  • Esanahia: berez esanahirik ez duen hitza da eta substantibo baten edo substantibo bihurtutako elementu baten agerpena adierazten du.
  • Forma: artikulua hitz aldakor bat da genero -maskulino, femenino eta neutroa- eta numeroari -singular eta plurala- dagokionez.

Artikuluaren formak

Maskulinoa Femeninoa Neutroa
Singularra el la lo
Plurala los las los

Forma hauei al (a + el) eta del (de + el) artikulu laburbilduak gehitu behar zaizkie.

Badago artikulu-mota mugagabe bat:

Maskulinoa Femeninoa
Singularra un una
Plurala unos unas

Erakusleak

  • Esanahia: seinalatzeko erabiltzen diren hitzak dira eta era berean hartzailearekiko distantzia-ideia bat ematen dute.
  • Forma: erakusleek genero eta numero aldaketa dute eta beraiekin batera doan edo aipatzen duten substantiboarekin komunztatzen dira.

Erakusleen formak

Maskulinoa Femeninoa Neutroa Maskulino plurala Femeninoa plurala
Hurbiltasuna este esta esto estos estas
Distantzia ertaina ese esa eso esos esas
Urruntasuna aquel aquella aquello aquellos aquellas

Pertsona gramatikalekiko hurbiltasun edo urruntasuna, denboran (aquel día) edo espazioan (esta casa) eman daiteke, baina diskurtsoaren aurretiko zatiei dagokienez ere (Eso que ha dicho es mentira) edo esango den zerbaiti dagokionez (Esto es lo que te digo: ten cuidado).

Posesiboak

  • Esanahia: jabetza adierazten duten hitzak dira, eta era berean erlazio bat ezartzen dute substantiboak izendatutako objektuaren eta pertsona gramatikal bakoitzaren artean.
  • Forma: posesiboak bi sailetan banatzen dira:
    • Forma osoak, edukitzaile bakarra edo zenbaiten artean bereizten dute eta genero, numero eta pertsona-aldaketa dute.
    • Forma laburtuak, genero eta pertsona-aldaketarekin.
  • Funtzioa:
    • Forma laburtuek determinatzaile gisa soilik funtzionatzen dute.
    • Forma neutroek nukleo gisa soilik funtzionatzen dute.
    • Forma osoek osagarri edo nukleo gisa funtzionatzen dute.

Zenbatzaileak

  • Esanahia: zenbatzaileek ordena edo kopurua adierazten dute era zehatz eta jakin batean.
  • Zenbatzaile-motak:
    • Kardinalak: kopurua izendatzen dute: uno, dos, cien, diez mil.
    • Ordinalak: ordena adierazten dute: primero, duodécimo, decimoquinto.
    • Zatikiarrak edo partitiboak: unitatearen zati bat izendatzen dute: medio, doceavo, milésima.
    • Biderkatzaileak edo multiploak: biderkadura adierazten dute: doble, triple, múltiple.
    • Sendos banatzaileak multzo batetik pertsona edo gauza bakoitzari dagokiona esleitzen dio.
    • Ambos, -as, duala, los dos/ las dos-en parekoa da.
  • Forma: zenbatzaile batzuek genero eta numeroz alda daitezke, esate baterako, ordinalek. Beste batzuek, aldiz, bakarrik onartzen dute genero-aldaketa (sendos, sendas) edo numero-aldaketa (doble, dobles). Beste zenbatzaile batzuk aldaezinak dira: doce, quince.

Zehaztugabeak

  • Esanahia: zehaztugabeak era zehaztugabe batean kopurua, identitatea, intentsitatea, existentzia edo banaketa adierazten duten hitzak dira.
  • Zehaztugabe motak:
    • Identifikatzaileak: identitatea adierazten dute: mismo, otro, propio, uno, demás.
    • Kuantitatiboak: zenbaki edo kopuru zehaztugabea adierazten dute: nada, algo, poco, mucho, demasiado, un, varios, bastante, etab.
    • Intentsiboak: substantibo batek aipatutako nozioa areagotzen dute: tanto, tal, más, menos.
    • Existentzialak: izaki edo objektuak aipatzen dituzte, beren existentzia edo existentzia eza seinalatuz: alguno, ninguno, alguien, nadie, cualquiera, quienquiera.
    • Cada banatzaileak elementu-banaketa bat ezartzen du.
  • Forma: zehaztugabe batzuek generoz eta numeroz aldatzea onartzen dute (algún/alguna/algunos/ algunas), beste batzuek bakarrik generoz (varios /varias) edo numeroz (cualquiera/ cualesquiera), eta beste batzuek aldatu gabe mantentzen dira (algo).

Artikulu mugagabea

Gramatika batzuek artikulu kategorian sartzen dute un, una zehaztugabea eta artikulu mugagabea deitzen diote, artikulu mugatuak ez bezala, ezaguna ez den norbait edo zerbait aurkezteko balio duelako.

Al girar divisaron un pueblecito.

 

Neutroa

Gaztelaniaz ez dago substantibo neutrorik, eta horregatik artikulu neutroa ez da substantiboekin batera agertuko, baizik eta beste hitz batzuekin batera, hala nola, substantiboaren funtzioa betetzen duten adjektibo eta determinatzaileekin.

Lo bueno, si breve, dos veces bueno.

Quiero hacer lo mismo que tú.

 

Ambos

Ambos, -as formak balio duala dute eta ez dute singularrik. Los dos/ las dos-en parekoak dira.

María y Cristina iban juntas al parque. Ambas jugaban con la pelota.

 

Forma laburtuak

Alguno, ninguno eta cualquiera formak laburtu egiten dira substantibo maskulinoaren aurrean agertzen direnean:

Algún amigo.

Ningún animal.

Cualquier sitio.