GAZTELANIA

Adjektiboa

Adjektiboak substantiboari dagozkion nolakotasunak (bueno, alto, azul, fuerte...) egoerak ( vacío, enfermo, líquido...) edo beste zirkunstantzia batzuk, hala nola jatorria (español, africano...), klasea (cristiano, laboral, vertebrado...), posizioa (próximo, anterior...) edo ekintza (alborotador, gritón...) adierazten duten hitz-motak dira. Adjektiboa bat dator adierazten duen substantiboarekin, eta azken honek bezala genero eta numero-aldaketa aurkezten du: gatas blancas, niño travieso.

Funtzioak

  • Nagusiki substantiboaren osagarri gisa aritzen da izen-sintagman (15. gaia ikusi).
  • Predikatuan, adjektiboak bi funtzio bete ditzake:

Motak

Bere formaren arabera:

  • Bukaera bakarreko adjektiboak: ez dute forma-aldaketarik generoa aldatzean: Manzana verde/ plátano verde; hombre ágil/ mujer ágil.
  • Bukaera biko adjektiboak: forma desberdinak agertzen dituzte maskulino eta femeninorako: hombre rico/ mujer rica; día claro/ agua clara.

Bere esanahiaren arabera:

  • Adjektibo ez-murrizgarriak edo epitetoak: adierazten duten substantiboaren berezko nolakotasuna izendatzen dute; hau da, substantiboan jada agertzen den ideia bat nabarmentzen dute: nieve blanca; hierba verde; mansos corderos.
  • Adjektibo murrizgarriak: substantiboa zehazten dute, bere hedadura mugatuz edo nolakotasun berri bat edukitzeagatik aukeratuz: Un perro hambriento caminaba solitario.

Mailak

Adjektibo kalifikatzaileek izakiek dituzten nolakotasunak adierazten dituzte. Baina nolakotasun hauek maila handiago edo txikiago batean adieraz daitezke, hau da, intentsitate handiago edo txikiagoarekin. Horrela, mendi bat alta, altísima, más alta que otra, la más alta de todas.... izan daiteke.

Intentsitate-maila prozedura desberdinen bidez adierazten da adjektiboetan:
  • Aurrizki edo atzizki baten bidez (4. gaia ikusi): extrafino, superfuerte, finísimo.
  • Kantitate-adberbioen bidez (11. gaia ikusi): muy fino, más fino (que), bastante fino.

Adjektiboak aipatzen duen nolakotasunaren intentsitatearen arabera, adjektiboa maila positiboan, negatiboan edo superlatiboan egon daiteke.

Maila Definizioa Motak Adibideak
Positiboa Izaki edo objektu bati egozten zaion nolakotasun bat adierazten du. El gamo es un animal rápido.
Konparatiboa Nolakotasun bat adierazten du, beste izaki batek duen nolakotasun berarekin edo izaki beraren beste nolakotasun batekin konparatuz. Nagusitasunezkoa: Más ... que
Gutxiagotasunezkoa: Menos ... que
Berdintasunezkoa: Tan ... como; Igual ... que
El gamo es más rápido que la cebra.
El gamo es menos rápido que el guepardo.
El gamo es tan rápido como el ciervo.
Superlatiboa Maila altuan edo maila gorenean edukitzen den nolakotasuna adierazten du. Absolutua: Muy... ísimo/a érrimo/a ; Erlatiboa: El más...; El menos... El gamo es muy rápido.
El gamo es rapidísimo.
El guepardo es el mamífero más veloz.

Bueno, malo, grande eta pequeño adjektiboek nagusitasunezko adjektiboak eta superlatibo bereziak dituzte, aipatutako prozedurak erabiliz sortutakoekin konparatuz desberdinak direnak.

Positiboa Konparatiboa Superlatiboa
Bueno mejor óptimo
Malo peor pésimo
Grande mayor máximo
Pequeño menor mínimo

Zenbaitetan era berean erabiltzen da forma bat edo bestea (tu casa es más grande/ tu casa es mayor), baina askotan ezin dira trukatu, beren artean esanahi-bereizketa dagoelako:

  • Luis es mayor que tú (adina adierazten du).
  • Luis es más grande que tú (tamaina adierazten du).

Hizkera arruntaren superlatiboak

Óptimo, pésimo, máximo eta mínimo superlatiboekin batera, nolakotasunaren maila gorena adierazten dutenak, buenísimo, malísimo, grandísimo eta pequeñísimo formak ere erabiltzen dira eta hizkera arruntean ohikoagoak dira.

Honez gain badaude beste superlatibo absolutu batzuk, bi forma dituztenak, bat hizkera arruntari dagokiona eta bestea hizkera jasoari dagokiona.

Forma jasoa Forma arrunta
bueno bonísimo buenísimo
sabio sapientísimo muy sabio
fuerte fortísimo fuertísimo
cruel crudelísimo cruelísimo
libre libérrimo muy libre
íntegro integérrimo integrísimo
pobre paupérrimo pobrísimo
pulcro pulquérrimo pulcrísimo
tierno ternísimo tiernísimo
negro nigérrimo negrísimo
frío frigidísimo friísimo
áspero aspérrimo asperísimo

Laburtzen diren adjektiboak

Adjektibo batzuk, substantiboaren aurretik agertzen direnean eta maskulino singularrean daudenean, laburtu egiten dira, hau da, hitz bukaeran letra bat edo gehiago galtzen dute:

bueno ® buen día

malo ® mal tiempo

Gran formak ere apokopea jasaten du, bai maskulinoan eta bai femeninoan: gran acontecimiento, gran obra.gran acontecimiento, gran obra.

 

Adjektiboaren posizioa

Adjektiboak normalean osatzen dituzten substantiboen atzean agertzen dira:
Palomas blancas.

Substantiboen aurrean ere ager daitezke. Posizio honek kutsu poetikoa edo adierazkorra ematen du: Blancas palomas.

Beste batzutan, adjektiboaren posizio desberdinak, substantiboari dagokionez, esanahi-aldaketa dakar: un hombre pobre/ Un pobre hombre. Adjektibo batzuk, mero/mera bezalakoak, beti aurrean agertzen dira.

 

Erlatibozko superlatiboa

Zenbait adituk konparazio-mailaren beste motatzat hartzen dute kasu hau, konparazio bat ezartzen duelako eta bikaintasunezko konparatibo deitzen diote.

 

Adjektiboaren izen bihurtze eta adberbio bihurtzea

· Zenbaitetan, izenondoa substantiboaren berezko funtzioak betetzera pasatzen da. Fenomeno hau izen bihurtze deitzen da, eta bi modutan gerta daiteke:

· Adierazten duen substantiboa aipatu gabe: Mira ese [chico] rubio.

· Lo artikulu neutroa aurretik jarriz: No importa lo caro que sea (= Berdin dio zein garestia den).

Beste batzutan, adjektiboa adberbio bihurtzen da, hau da, adberbio baten funtzioa betetzera pasatzen da: Por favor, habla claro.