GAZTELANIA

Pertsona-izenordainak

Pertsona-izenordainak, substantibo batera jo gabe izakiak edo objektuak aipatzeko balio duten hitzak dira, gainera pertsona gramatikalen bidez izendatuz. Orokorrean, genero eta numero-aldaketa dute, hala nola pertsona gramatikal eta funtzio sintaktikoarena ere. Ordezkatzen dituztenez, pertsona-izenordainek substantiboen berezko funtzioak betetzen dituzte perpausean.

Pertsona gramatikala

Hiztunak hiru ikuspunturen arabera antolatzen du errealitatea:

  • Hiztunaren arloa, lehenengo pertsona gramatikalari dagokiona: yo.
  • Entzulearen arloa, bigarren pertsona gramatikalari dagokiona: .
  • Hiztunarena eta entzulearena ez denaren arloa, hirugarren pertsona gramatikalari dagokiona: él, ella.

Izenordain-motak

Betetzen dituzten funtzioen arabera eta enuntziatuan agertzen diren moduaren arabera, bi pertsona-izenordain talde daude:

  • Tonikoak: intentsitate-azentua dute eta izen-sintagma baten baliokide dira, horregatik aurretik preposizio bat daramate osagarri-funtzioa betetzen dutenean (conmigo, contigo, consigo izan ezik). Gainera, izenordain hauek bakarrik ager daitezke.
  • Atonoak: ez dute azentu fonikorik, eta arrazoi honengatik, osagarri zuzen (OZ) eta zeharkako osagarriaren (ZO) funtzioa betetzeko, beti aditzaren ondoan agertzen dira:
    • Aditzaren aurrean, hau indikatiboko edo subjuntiboko forma pertsonala denean: Lo vio en el parque.
    • Infinitibo, gerundio eta aginteren atzean, hauekin hitz bakarra osatzen dutelarik: No quiero verte más por aquí.

Pertsona-izenordainak

Pertsona-izenordain atonoen erabilera

  • Lehenengo eta bigarren pertsonako pertsona izenordainek numero-aldaketa dute, baina ez generoarena:

    me / nos te / os

    Gainera, ez dira formaz aldatzen betetzen duten funtzioaren arabera:

    Ayer os vi en el cine. Os voy a dar vuestro merecido. OZ ZO
  • Hirugarren pertsonako izenordain tonikoak, aldiz, se salbu, forma desberdinak dituzte funtzio bakoitzerako:
    • Osagarri zuzena: lo, la, los, las, genero eta numero-aldaketarekin.
    • Zeharkako osagarria: le, les, bakarrik numero-aldaketarekin.

Estatu espainiarreko toki askotan, hala ere, hirugarren pertsonako izenordaina erabiltzeko joera dago bere funtzioa baino bere generoa kontuan izanik, honek hiru fenomeno desberdin sortu dituelarik:

  • Leismoa: le, les erabiltzea osagarri zuzen gisa lo, los beharrean: *Cómetele ya.

    Leismoa nahiko orokor bihurtu da Estatu espainiarrean eta onartu egiten da singularreko pertsona bati dagokionean (Invítale), baina ez gauzei dagokienean (*Dásele [el libro]).

  • Laismoa: la, las zeharkako osagarri gisa erabiltzean datza le, les beharrean: *La dije que viniera mañana.

    Laismoa oso hedatuta dago penintsulako erdialdean eta zenbait idazle klasikok ere erabili zuen, baina ez dago onartuta.

  • Loismoa: lo, los erabiltzea zeharkako osagarri gisa le, les beharrean: *Lo dio un recado.

    Loismoa ez da oso ohikoa eta erabilera arruntatzat hartzen da.

Se izenordaina

Se izenordainak hainbat erabilera eta funtzio onartzen ditu:

  • Lo, la, le izenordainen aurrean le, les-en aldaera besterik ez da.

    Le dije que fuera ® Se [= le] lo [que fuera] dije.

  • Hirugarren pertsonan dagoen aditz batekin hurrengo balio hauek ditu:
    • Bihurkaria: ekintza, ekintza bera burutzen duen subjektuari dagokiola adierazten du (Se lava).
    • Subjektuak ekintzan duen parte-hartzea edo interesa indartzen du (Se construyó una bici).
    • Aditz pronominalekin batera agertzen da (reírse).
    • Elkarkaria: subjektu bi edo gehiago biltzen ditu eta bakoitzaren ekintza besteei dagokiela adierazten du (Pedro y Luis se ayudan).
    • Joskera inpertsonalaren parte da (Se busca comprador).
    • Pasibo erreflexuan, subjektuak aditzaren ekintza burutzen ez duela, baizik eta jasan egiten duela, adierazten du (Se rompió la puerta).

Flexio pronominala

Genero, numero eta pertsonaz aldatzeaz gain, pertsona-izenordainek forma desberdinak hartzen dituzte perpausean betetzen duten funtzioaren arabera. Aldaketa honi flexio pronominal deritzo.

Flexio pronominala latinezko kasuetatik gaztelanian geratzen den hondar bakarra da.

 

Usted

Usted (ustedes) bigarren pertsonako pertsona-izenordain tonikoaren kortesiazko forma bat da, Vuestra Merced-etik datorrena. Bigarren pertsonako erabilera duelarik ere, aditzaren eta usted-i dagozkion gainerako izenordainen hirugarren pertsonarekin komunztatzen da:

Usted canta muy bien.

Le hablo a usted.

 

Aditz pronominalak

Pertsona-izenordain atonoek batzutan aditz pronominal deiturikoen elementu gisa funtzionatzen dute. Aditz pronominalak dira beti edo normalean izenordain atono batekin jokatzen direnak, desmayarse, arrepentirse edo figurarse bezala:

Me desmayé del susto.

Arrepiéntete.

 

Zuketa

Hispanoamerikako zenbait tokitan vos izenordaina erabiltzen da singularreko bigarren pertsona gisa. Garai bateko gaztelaniaren forma bat da eta bere erabilera zuketa deitzen da. Herrialde batzuetan, Río de la Platan (Argentina eta Uruguay) batez ere, zuketa orokorra da, forma alde batera utziz; beste leku batzuetan vos eta elkarrekin bizi dira.

Vos izenordainari aditz-forma arkaiko batzuk dagozkio:

¿Vos qué querés comer, Mafaldita?

 

Vosotros/ustedes

Estatu espainiarreko hegoaldeko zenbait tokitan, Kanarietan eta Amerikako gaztelanian, konfiantzazko vosotros, vosotras formak desagertu egin dira, pluraleko bigarren pertsona ustedes izanik, bai errespetuzko tratuan bai konfiantzazkoan.