Aditza. Gramatika-elementuak
Egitura
Aditzak hainbat adizki ezberdin izan ditzake, bi zati konbinatzeak dakarren emaitzaren araberakoak:
- Aditzaren esanahi semantikoa bere erroan edo lexeman datza: cant-ar, com-er, part-ir.
Infinitiboari -ar, -er edo -ir bukaera kentzen badiogu, bere erroa zein den jakingo dugu: cant-ar, beb-er, sal-ir.
- Aditzari adizki ezberdinak emateko, erroari hondarkiak erantsiko dizkiogu, horiek esanahi gramatikal ezberdinak ematen dizkiotelarik: cant-o, cant-abais, cant-arán.
Esanahi horiek pertsona, numeroa, aldia, modua eta aspektua dira.
Aditz-jokoak
Aditzak hiru jokotan sailkatzen dira, beren hondarkien bukaeran agertzen den tema-bokalaren arabera. Tema-bokala argi antzeman daiteke infinitiboaren bukaeran.
| Infinitiboa | Tema-bokala | Jokabidea |
|---|---|---|
| cant-ar | a | lehena |
| tem-er | e | bigarrena |
| part-ir | i | hirugarrena |
Numeroa eta pertsona
Pertsona gramatikala
- Lehen pertsona, hiztun edo hiztun multzoarekin identifikatzen da. Yo, nosotros eta nosotras izenordain pertsonalak bere subjektuak dira. (7. gaia ikusi).
- Bigarren pertsonak nori hitz egiten diogun adierazten du. Tú, vosotros, vosotras izenordain pertsonalak bere subjektuak dira.
- Hirugarren pertsona, lehen nahiz bigarren pertsona ez den edozein izaki edo objektua da. Él, ella, ellos, ellas, usted, ustedes izenordain pertsonalak eta gainerako izen guztiak subjektu gisa eraman ditzake.
Numeroa
Hiru pertsona gramatikalak era singularrean nahiz pluralean ager daitezke.
Aldia, modua eta aspektua
Denbora
Adizkiek ekintza aldi zehatz batean kokatzen dute: orainaldia, lehenaldia eta geroaldia.
Modua
Aditzaren ekintza adierazten du, eta hiru aldi mota daude:- Indikatiboa objektibotasunaren modua da, hiztunak adierazten duen inpartzialtasunaren modua; honek iraganeko, orainaldiko edo geroaldiko ekintza adieraztera mugatzen da: Se acerca una tormenta.
- Subjuntiboa subjektibotasunaren modua da, hiztunak ekintzaren aurrean duen parte-hartze emozionalaren modua; nahia, beldurra, aukera, zalantza etab. adierazten du: Que tengas suerte.
Ezezko perpausetan agertzen diren aginduak adierazteko ere erabiltzen da: No vengas mañana.
- Agintera aginduaren modua da: baiezko perpausetan aginduak edo argibideak emateko erabiltzen da: Ven pronto.
Aspektua
Aditzak ekintzaren garapenari buruzko informazioa ere eman dezake. Aspektuak ekintza bere igarotzea eta amaieraren ikuspuntuaren arabera bereizten du.
Bi aspektu daude:- Aspektu burutua: bai orainaldian, lehenaldian nahiz geroaldian burututako ekintza adierazten du: A las ocho habré llegado a Londres.
- Burutu gabeko aspektua: burutu ez den ekintza, gertatzen den bitartean, adierazten du: Mañana volaré a Londres.
Aspektua hondarkien bidez adierazten da, baita zenbait aditz-perifrasiren bidez ere. (10. gaia ikusi).
Aditz-aldiak
Aldi, modu eta aspektu bera baina numero eta pertsona ezberdinak adierazten dituzten formek osatutako multzoari aditz-aldia esaten diogu.
Bi multzo aditz-aldi daude: aldi bakunak eta aldi konposatuak. Agintera ezik, aldi bakun bakoitzari aldi konposatu bat dagokio, zeinek harenganako aurretiazkotasuna adierazten baitu.
| Moduak | Denbora sinpleak | Denbora konposatuak |
|---|---|---|
| Indikatiboa | Orainaldia (amo) | Iraganaldi burutu konposatua (he amado) |
| Iraganaldi burutugabea (amaba) | Iraganaldi pluskuanperfektua (había amado) | |
| Iraganaldi burutu bakuna (amé) | Aurreko iraganaldia (hube amado) | |
| Geroaldia (amaré) | Geroaldi burutua (habré amado) | |
| Baldintza (amaría) | Baldintza burutua (habría amado) | |
| >Subjuntiboa | Orainaldia (ame) | Iraganaldi burutua (haya amado) |
| Iraganaldi burutugabea (amara ? amase) | Iraganaldi pluskuanperfektua (hubiera amado/ hubiese amado) | |
| Geroaldia (amare) | Geroaldi burutua (hubiere amado) | |
| >Agintera | Orainaldia (ama) |
Aditzaren aspektua
Aditzaren aspektua ulertzea eta gogoratzea errazagoa gertatuko zaizu ondorengoa kontuan hartzen baduzu:
- Aldi konposatu guztiek eta iraganaldi burutu bakunak aspektu burutua dute.
- Aldi sinple guztiek, iraganaldi burutu bakunak izan ezik, aspektu burutugabea dute.
Sinkretismoa
Hondarki bakar batek hainbat esanahi izan ditzake aldi berean. Adibidez:
Cant-aba-n Þ –aba = aldia (iraganaldi burutugabea) eta modua (indikatiboa) -n = pertsona (hirugarrena) eta numeroa (plurala).
Aditz erregular eta irregularrak
Aditz erregularrek erro berdina izaten dute bere forma guztietan eta bere aditz-jokoaren ereduak hartutako hondarki berdinak hartzen dituzte.
Aditz irregularretan, alde batetik zenbait aldi edo pertsonetan erroa aldatzen da eta bestetik zenbait hondarki aditz-jokoaren eredua ez bezalakoak dira. Biak batera ere gerta daitezke.
Hiru multzotan sailkatzen dira, aldaketa orainaldian (mover Þ muevo), lehenaldian (mentir Þ mintió) edo geroaldian (saber Þ sabrá) izatearen arabera.
Komunztadura
Aditzaren numeroak eta pertsonak subjektuaren eta predikatuaren nukleoen arteko komunztadura ahalbidetzen du.
Los niños comen Þ 3 ª pertsona pluralean.Yo como Þ 1 ª pertsona singularrean.
Boza
Boza, subjektua agentea edo jasailea ote den adierazten duen kategoria gramatikala da.
Subjektuak aditzaren ekintza egiten badu, boz aktiboan egongo da:
La policía detuvo al ladrón.
Aitzitik, subjektuak aditzaren ekintza jasotzen badu, boz pasiboan egongo da: El ladrón fue detenido.
Aspektua eta aditz-aldiak
Iraganaldi burutu bakuna eta aldi konposatu guztiak aspektu burutuak dira.
Iraganaldi burutu bakuna ezik, aldi bakun guztiak aspektu burutugabeak dira.
Aditz defektiboak
Bere aldi eta pertsona guztietan jokatzen ez direnak aditz defektiboak dira. Batzutan esanahia erabilerarekin bat etortzen ez delako gertatzen da, adibidez: atañer (yo *ataño) eta concernir (yo *concierno). Beste hainbat aditz defektibotan i-z hasten diren hondarkiak besterik ez dira erabiltzen, adibidez: abolir, transgredir, agredir.
